Elikatze-iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
32. lerroa:
 
Korronte zuzeneko elikatze iturri batzuk [[hornidura elektriko]]a erabiltzen ditu energi iturri bezala. Elikatze iturri hauek batzutan [[transformadore]] bat daukate sarrerako tentsioa tentsio haundiago edo txikiago batera bihurtzeko. Transformadoreak emandako tentsio alternoa [[artezgailu (elektrizitatea)|artezgailu]] batekin tentsio zuzen aldakorra bihurtzen da, eta tentsio aldakor hau [[iragazki elektroniko]] baten bitartez erregulatu gabeko tentsio zuzen bihurtzen da. Iragazkiak korronte alternoaren tentsio aldaketa gehienak —baina ez guztiak— kentzen ditu; gelditzen den tentsio gorabehera apurra ''kizkurdura'' deitzen da. Karga elektrikoak kizkurdurarekiko duen tolerantziaren araberakoa izango da elikadura iturraren iragazkiaren balio minimoa. Erabilpen batzuetan kizkurdura haundia onartzen da eta iragazkia ez da beharrezkoa. Adibidez, bateriak kargatzeko elikatze iturri batzutan nahikoa da korronte alternoko sarrerari transformadore bat eta diodo bakarreko artezgailua ezartzea, eta kargari emango zaion korrontea mugatuko duen erresistentzia bat honekin seriean.
 
==== Erreguladore lineala ====
Erreguladore lineal edo egonkorgailuaren funtzioa kizkirduradun tentsio aldakorra tentsio txikiago konstante zehatz batera bihurtzea da. Honetaz gain, askotan korrontea mugatzeko funtzioa ere badu, elikatze iturria eta karga izorratu ditzakeen korronte haundiegiengandik babesteko.