Ekin (historikoa): berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
4. lerroa:
'''Ekin''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] talde politiko [[abertzaletasun|abertzale]] klandestino bat izan zen; [[Bilbo]]ko ikasle-talde batek sortua ([[1952]]), Jose Luis Alvarez Enparantza ''[[Txillardegi]]'', [[Julen Madariaga]], [[Iñaki Gaintzarain]] eta [[José María Benito del Valle|Jose Maria Benito del Valle]] tarteko. Talde honen helburua euskal arazoetan ([[euskara]], [[historia]], [[politika]]...) kontzientziatzea eta heztea zen. 1959an, Ekin taldearen muina eratzen zuten kideek [[Euskadi Ta Askatasuna]] izena hartu zuten, erakunde politiko-militar horren hasieratzat jotzen dena.
Abertzaletasun klasikoarekin kritikoak ziren eta frankismo itogarriaren aurrean [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] agertzen zuen pasibotasuna salatzen zuten. Berehala zabaldu zen, batez ere [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n euskal ikasleen artean taldeak eratuz. Argi ikusi zen euskal gazteriak frankismoaren aurka ekiteko zeukan gogoa. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]
Egoera horretan, EAJk bultzatuta, [[Euzko Gaztedi|EGI]] eta Ekin batu egin ziren ([[1955]]) eta [[Euzko Gaztedi]] izena hartu zuten. Gazteen erakundearen EAJ alderdiarekiko harremana zailduz joan zen eta tirabirak handituz. [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariak egoera konpontzeko ahaleginak egin zituen, baina [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] buruzagi nazionalisten (batez ere [[Euzkadi Buru Batzarra|EBBeko]] presidente zen [[Juan Ajuriagerra Otxandiano|Juan Ajuriagerra]]) eta Ekin-etik zetozen militanteen arteko lankidetza ezinezkoa izan zen.
|