«ETB 1»: berrikuspenen arteko aldeak

191 bytes removed ,  Duela 10 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Euskal Telebistak [[Lurreko Telebista Digital|Lurreko Telebista Digitalean (LTD)]] ETB 1 HD eta [[ETB 2|ETB 2 HD]] kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.
 
[[1982|1982tik]]tik gaur egun arte euskarazko telebista-kate garrantzitsuenetakoa da, [[Hamaika Telebista|Hamaika Telebistarekin]]rekin batera, biek ere eskualde maila gainditu eta [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osora hedatzen baitira. Esan beharra dago, gainerako euskal telebistak eskualde jakin bat dutela ardatz, hala nola, [[Erlo (telebista katea)|Erlok]] ([[Urola Kosta]]) [[Goiena Komunikazio Taldea|Goienak]] ([[Debagoiena]]), [[Dotb (telebista katea)|dotb-k]] ([[Durangaldea]]), etab. Lur eta kable bidezko estaldurari dagokionean, ETB 1ek [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] probintzia oro eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] hartzen ditu, baina Euskal Herriarekin mugan dauden beste zenbait lurraldeetara ere iristen da ([[Aragoi]], [[Burgos]], [[Kantabria]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]]). [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] biztanleek ere ETB 1 ([[ETB 3]]-rekin batera) sintonizatu dezakete, satelite bidez, Fransat doako paketeari esker. Aipatutako paketeak [[Europa|Europako]]ko gainerako lurraldeetan ere euskal telebista sintonizatzeko aukera ematen du, hartarako, Eutelsat 5 West A satelitea baliatuz. Horrez gain, lasai asko esan dezakegu mundu osoak ikusi dezakeela telebista hau, [[2018|2018tik]]tik bere webgune ofizialean zuzeneko igorpenak ikusteko aukera baitago, uneoro, ''Nahieran'' sistemari esker.
 
ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]] etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. [[90eko hamarkada|90ko hamarkadaren]] hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. [[1986|1986an]]an ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, [[ETB 2]], edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan ([[Euskadi Irratia]] eta [[Radio Euskadi]]) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.
 
ETB 1ek euskara ikustarazteko eta sustatzeko saiakera ugari egin ditu eta egiten ari da, eskaintzen dituen eduki motetan ikus daitekeen bezala. Haren kate senideak ordea, ETB 2k, ez du euskararen aldeko jarrera hain nabarmena, izan ere, eskaintzen duen programazioa [[Espainia|Espainiako]]ko beste telebista kateenaren antzekoa da, horregatik, bertako telebistekin lehian dabil. ETB 1ek eskaintzen digun eduki bereziak euskal kulturari lekua egiten dio, adibidez, [[bertsolaritza]] (''Hitzetik Hortzera'' programaren bidez, adibidez), [[Pilota|euskal pilota]] (''ETB Kantxa'') edo [[Herriherri kirol|herri kirolak]]ak gaitzat dituzten programak igorriz. Euskal kulturgintzari, [[euskal idazle]] eta [[Euskal kantari|kantariei]] eta gure herriko [[Zientzialari|zientzialarieizientzialari]]ei ere lekua egiten die. Ildo beretik, ETB 3-ren sorkuntzaren aurretik, haurrentzako programazio zabala eduki zuen, ''Betizu'' bezalako programekin. Aipatzekoa da, kirol munduan egin diren lehiaketa handi eta garrantzitsuenak (ACB Liga edo Txapeldunen Liga) beti euskaraz igorri direla telebista honetan.
 
[[2016|2016ko]]ko [[Abenduarenabenduaren 21|abenduaren 21etik]]etik ETB 1-ek bereizmen altuko bertsio bat du erabilgarri EAEn, '''ETB 1 HD''' izenekoa. Horrek, aurretik martxan zegoen ETB HD telebista-katea ordezkatu zuen, zeinetan ETB 1 eta ETB 2-ren arteko nahasketa bat igortzen zen.
 
== Programazioa ==
ETB 1-ek haren historia luzean zehar mota askotako saioak ekoitzi eta igorri ditu, hainbat pelikula eta telesailekin batera. Jarraian dauden azpiataletan saio garrantzitsuenak edo hedapen handiena izan zutenak zerrendatuko dira.
 
=== Kultura ===
[[2000|2000. urtean]] abiarazi zuten Sautrela izeneko saioa bereziki garrantzitsua izan zen euskal telebistaren historian.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=Itzulera baten historia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1498/036/001/2013-10-22/itzulera_baten_historia.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Euskal kultura hizpide hartuz euskal idazle ugari elkarrizketatu baitzituen [[Hasier Etxeberria]] kazetari eta idazleak. 12 urtetan zehar etenaldirik gabe eta astero igorri zen saioa, harik eta 2012ko apirilaren 15ean programa berriak ekoizteari utzi zitzaion arte. Etxeberriak programa bakoitzean idazle bat elkarrizketatzen zuen, haren lan berri bat gaitzat hartuz, adibidez. Guztira, laurehun programa inguru sortu ziren eta gaur egun, 2004tik aurrerakoak ikusgai daude ''EITB Nahieran'' webgunean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Telebista online {{!}} EITB nahieran|url=https://www.eitb.tv/eu/|aldizkaria=www.eitb.tv|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Aipatzekoa da, 2013tik 2017ra beste hainbat programa sortu zituztela, [[Beñat Sarasola]] aurkezle eta elkarrizketatzaile zutela.<ref name=":0" />
 
Azken urteetan sortu den ''Arte[faktua]'' saioa ''Sautrela''ren jarraipen gisa defini daiteke, izan ere, antzeko edukiak eskaintzen ditu. [[Yolanda Mendiola|Yolanda Mendiolak]]k zuzenduriko saioak, besteak beste, idazleei elkarrizketak egiten dizkie, nobedadeen berri ematen du eta liburuen gomendioak ematen ditu, dena ere, modernitatearekin uztartuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Literaturari buruzko saioa, Yolanda Mendiolak aurkeztuta {{!}} Artefaktua EITB|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref>
 
==== Hitzetik Hortzera ====
Telebistaren saiorik zaharrenetakoa dugu hau, [[1988|1988ko]]ko abenduan izan baitzuen estreinako saioa eta gaur egun arte iraun baitu.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=Bertsoa aldatu zuen saioa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1859/028/001/2018-12-28/bertsoa_aldatu_zuen_saioa.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Bertsolaritza]] hartu izan du beti gaitzat eta haren hedapen eta sustatzean izugarri lagundu du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan {{!}} EiTB Hitzetik Hortzera|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera — Bertsozale Elkartea|hizkuntza=eu|url=https://www.bertsozale.eus/eu/hitzetik-hortzera|aldizkaria=www.bertsozale.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Felix Irazustabarrena]] [[Euskal Herriko Bertsozale Elkartea|Bertsozale Elkarteko]] Hedapen taldeko arduraduna izan da saioan buru belarri aritu denetako bat, besteak beste, saioak landuko zituen gaiak zehazten eta kamerariak gidatzen. 1980ko hamarkadan izan zen bertsolaritzaren goratze hartan zeresan handia izan zuen ''Hitzetik Hortzera''k, baliabide oso mugatuak zituen saio bat bazen ere, ikuslego zabalak eta eduki erakargarriek sendotasun handia eman baitzioten. Horregatik, bertsolaritzaren iraupenaren zutabeetako bat bezala hartu izan da.<ref name=":1" />
 
Saio honek duen beste berezitasun bat urteetan zehar pairatu duen moldaketa da, azken urteetan internetera jauzi egin eta belaunaldi berrien inguruan programa mordoa sortu baitu, emakumeek bertsolaritzan egin duten lekua erreparatzeaz gain. Azken finean, "bertsolaritzaren ekosistema osoa" bildu du saio honek, 2018an bere zuzendari zen [[Eneritz Urkola|Eneritz Urkolak]]k adierazi bezala.<ref name=":1" />
 
==== Herri txiki infernu handi ====
{{Sakontzeko|Herri txiki, infernu handi (telebista saioa)}}
[[2015|2015eko]]eko [[Urtarrilarenurtarrilaren 4|urtarrilaren 4an]]an estreinatu zen saioa dugu.<ref name=":5">{{Erreferentzia|izenburua=Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Euskal Herriko herri txikietan barrena|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Saioan, [[Mikel Pagadizabal]] eta [[Zuhaitz Gurrutxaga]] aurkezleek Euskal Herriko zenbait herrietara bidaiatzen dute, hala, bertako kultura, ohitura eta batez ere, xelebrekerien berri emateko. Horrez gain, [[Sebastian Lizaso]] bertsolariak hiru bertso botatzen ditu programako, herrian zehar aurkezleek ezagutu dituzten pertsonekin lortura estua izan ohi dutenak. Gainera, saioaren beste berezitasun bat ikus-entzuleek duten protagonismoa da, izan ere, aurkezleek herri jakin bat bisitatu eta gero, grabatu dituzten elkarrizketa eta pasarteak frontoi batean erakusten dituzte, herritarren aurrean. Era horretan, herritarrek pasarteak ikusterakoan dituzten erreakzioak grabatzen dituzte eta zenbaitetan, parte ere hartzen dute.<ref name=":5" />
 
Euskal Telebistak inoiz igorri duen saiorik arrakastatsuena dugu hau, guztira, bost denboraldi grabatu dira eta 95 atal inguru, beste 15 saio berezirekin batera. Esan beharra dago, egun, 2019an, oraindik martxan dagoen programa bat dela. Izan duen arrakasta izugarria dela eta, [[Urte amaierako kanpaikadak (ETBn)|Gabonetako kanpaikadak]] antolatzeaz arduratu dira 2017tik aurrera. Aipatzekoa da, 2017an hasi zela Euskal Telebista kanpaikada hauek zuzenean igortzen. 2019an, Zuhaitz Gurrutxaga, [[Sara Gandara]] eta Mikel Pagadizabal arduratu ziren [[Urteberri-egun|Urteberri eguneko]] lehen saioaz, ETB 2n eta ETB 1n igorri zenaz, euskaraz gehienbat.<ref name=":5" />
 
=== Zientzia ===
 
==== Teknopolis ====
[[Zientzia|Zientziaren]]ren inguruan euskaraz egon den telebista saiorik garrantzitsuenetakoa da ''Teknopolis'', garrantzitsuena ez bada. [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar Fundazioak]]k ekoitzitako saioa da, 1999an igortzen hasi zena Euskal Telebistan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Teknopolis|argitaletxea=Elhuyar Fundazioa|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://teknopolis.elhuyar.org//|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Euskaraz zein gaztelaniaz eskaini da, ETB 1en eta ETB 2n, hurrenez hurren. Saioaren lehentasuna ikus-entzuleak zientziara hurbiltzea izan da, hartarako, zientzia modu entretenigarri eta erakargarrian ipiniz. Hala ere, helburu informatibo arras nabarmena ere bazuen, betiere, bertako zientzialari eta zentroei lehentasuna emanez.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=20. urteurrena ospatu du TEKNOPOLIS saioak • ZUZEU|hizkuntza=eu|data=2019-02-21|url=https://zuzeu.eus/kultura/20-urteurrena-ospatu-du-teknopolis-saioak/|aldizkaria=ZUZEU|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Saioak lehiaketak ere antolatzen zituen, argazki lehiaketak adibidez, hilabetero gai bat ipini eta irabazle bat izendatzen zuten, sari bat irabazi zezan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan Joxe Agirrek irabazi du 'Teknopolis' saioaren abenduko argazki lehiaketa|hizkuntza=eu|url=https://uztarria.eus/komunitatea/dida/1483979486|aldizkaria=uztarria.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref>
 
== Audientzia urtez urte ==
 
== Kanpo estekak ==
* [http://www.eitb.com/telebista/etb1 ETB 1-en webgunea]
{{autoritate kontrola}}