Dian Fossey: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Orokieta1 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Gartxoak wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Ikasketak amaituta, haurrentzako erietxe batean lan egin zuen [[Kentucky]]n. [[Goerge B. Schaller]] estatubatuar zoologoaren idatziek bultzatuta, Fosseyk bidaia bat egin zuen Afrikara, 1963an. [[Han Louis Leakey]] britainiar antropologoa ezagutu zuen, [[tximino]] handien jokabidea aztertzen ari zena, gizakiaren bilakaera argitzen lagunduko ziolakoan, eta berak adoretu zuen gorilei buruzko azterketa sakona egitera. Fosseyk banan-banan aztertu zuen zimino bakoitzaren portaera eta izaera, eta ordu arteko iritzi nagusia gezurtatuz, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Hogeita bi urte igaro zituen gorilen ingurunea eta portaera aztertzen, eta lan horren guztiaren emaitza ''Gorillas in the Mist'' (1983, ''Gorilak lainopean'') liburua izan zen.
 
1985ean Fossey hilda aurkitu zuten bere kanpalekuan. Agintarien ustez, gorilen eta beste animalia batzuen ezkutuko ehizari aurre egiteagatik hil bide zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Strange Death of Dian Fossey|hizkuntza=en|url=https://people.com/archive/the-strange-death-of-dian-fossey-vol-25-no-7/|aldizkaria=PEOPLE.com|sartze-data=2020-01-06}}</ref>. Karisoken hilobiratu zuten, berak eraiki zuen ehiztariek eraildako gorilen hilerrian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Photos of Kira Salak in Rwanda with the Mountain Gorillas|url=http://www.kirasalak.com/PhotosRwandaGorillas.html|aldizkaria=www.kirasalak.com|sartze-data=2020-01-06}}</ref>. [[New York]], [[Washington]] eta [[Kalifornia|Kalifornian]]n omenaldi ugari egin zitzaizkion.
 
Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.