Sundanceko Zinemaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
Urtero zinemaldira aurkezten diren 9.000 filmetatik 200 aukeratu eta jendaurrean ikusgai ipintzen dira. 50.000 pertsona baino gehiago Utah estatuko Park City, Salt Lake City, eta [[Ogden (Utah)|Ogden]] udalerrietako eta Sundance [[eski-estazio]]ko zinema instalazioetara zuzendu ohi dira. Dokumental, drama eta film laburrak proiektatuz talentu berriak topatzen dira eta bertaratzen den edonor zuzeneko musika, zinema sortzaileen solasaldiak, instalakuntza aurreratuak, eta abar goza ditzake.
 
Zinemaldi honetatik gaur egun oso ospetsuak diren hainbat zinemagile atera izan dira, adibide gisa: [[Quentin Tarantino]], [[Coen anaiak]], [[Robert Rodriguez]], [[Paul Thomas Anderson]], [[Steven Soderbergh]], [[Darren Aronofsky]] edota [[Jim Jarmusch]]. Ezagutzera eman dituen filmeen artean, besteak beste, ''[[Sex, Lies, and Videotape]]'', ''[[Reservoir Dogs]]'', ''[[El Mariachi]]'', ''[[The Blair Witch Project]]'', ''[[Donnie Darko]]'', ''[[Saw]]'', ''[[Little Miss Sunshine]]'', ''[[500 Days of Summer|(500) Days of Summer]]'', ''[[Precious (filma)|Precious]]'', ''[[Fruitvale Station]]'', ''[[Whiplash (2014ko filma)|Whiplash]]'', ''[[Boyhood]]'', ''[[Manchester by the Sea (filma)|Manchester by the Sea]]'' edota ''[[Get Out]]'' daude.
 
Urtero Sundanceko bultzatzaile nagusiak prentsaurreko askotan aipatu izan ohi duen gisa, hau ez da Hollywooden aurkako zinemaldi bat.