Mycoplasma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
 
''Mycoplasma'' generoak 100 espezie inguru ditu. Gehienak landareen eta animalien parasito ez-kaltegarriak dira, [[saprofito]] moduan bizi direnak, baina badaude espezie patogenoak ere.
 
 
== Patologia ==
 
Giza-patogeno garrantzitsuenak hiru dira: ''Mycoplasma pneumoniae'', ''Mycoplasma hominis'' eta ''Mycoplasma genitalium''.
 
*''Mycoplasma pneumoniae'' [[pneumonia]] atipiko baten eragilea da. Goiko arnas traktuko infekzioak ere sor ditzake (faringitis...).
 
Mikrobio honek eragindako pneumoniak umeak eta gazteak jotzen ditu batik bat.
 
*''Mycoplasma hominis'' eta ''Mycoplasma genitalium'' traktu genitaleko patologiak eragiten dituzte, harreman sexualen bidez transmititzen direnak. Mikrobio hauen eramaile osasuntsuak daude, infekzioa jakin gabe kutsatzen dutenak.
 
Mikoplasmek sortutako gaixotasunak tratatzeko [[tetraziklina]]k dira ohiko antibiotikoak. Mikrobio hauek zelula horma ez dutenez, antzua da [[penizilina]] edo beste antibiotiko [[betalaktamiko]]en erabilpena, zelula hormaren aurka jotzen dutenak.
 
 
[[Kategoria: Bakterioak]]