«Ciencia Nueva argitaletxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{erakunde infotaula}}
'''Ciencia Nueva argitaletxea''' ({{lang-es|Editorial Ciencia Nueva}}) 1965ean sortutako argitaletxe txiki bat izan zen. Sortzaileen artean [[Espainiako Alderdi Komunista]]ren militante ugari zegoen. Helburua [[saiakera]]k argitaratzea zen: historia, filosofia... baina baita ere literatuta. Frankistek 1970ean itxi egin zuten.
 
== Historia ==
[[Madril]]en [[1965]]eko urrian [[erantzukizun mugatuko sozietate]]aren merkataritza elkarte gisa sortu zen. Proiektuaren asmoa kultura espainiarra aldatzeko benetako palanka izatea zen. Sortzaileen artean hamabi gazte unibertsitari zeuden, batzuk Alderdi Komunistarekin oso lotuta: María Teresa Bort León, José Esteban Gonzalo, Valentina Fernández Vargas, Javier Gallifa Olive, Rosario de la Iglesia Ceballos, Alberto Méndez Borra, Luis Lorenzo Navarro, [[María Rosa de Madariaga|María Rosa de Madariaga Álvarez Prida]], [[Jesús Munárriz]], [[Lourdes Ortiz]], [[Carlos Piera]] y Rafael Sarró Iparraguirre. Geroago
Jaime Ballesteros, militante komunista historikoa, gehitu zen.
 
Lehen zuzendaria [[Jesus Munárriz]] donostiarra izan zen. Ondoren beste izen aldatu ziren: [[Valeriano Bozal]], [[Antonio Elorza]], Domingo Plácido, [[Manuel Sacristán]], [[Roberto Mesa]], José Antonio Méndez eta Rosario de la Iglesia. Diseinua [[Alberto Corazón]]en ardura zen.
 
Argitaletxeak lan handia egin zuen. Bakarrik 1968 arte 48 liburu plazaratu zuen. 1969an, ordea, estatu osoan egoera oso gatazkatsua zen eta Francok [[Salbuespen-egoera]] ezarri zuen. Egoera horrek ondorio asko izan zituen, tartean Ciencia Nueva ixtea. Itxiera [[Carlos Robles Piquer]], garaiko kultura zuzendari orokor frankistaren eskutik heldu zien.<ref>[https://books.google.es/books?id=e2SAy3WdTfEC&pg=PA81&lpg=PA81&dq=editorial+ciencia+nueva&source=bl&ots=Oy4HZOltdZ&sig=ACfU3U1jgkBUctx9xq9K6slwEjiR3MeFcg&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjVvP2Nhu3pAhWN5OAKHWuDCbcQ6AEwEXoECAwQAQ#v=onepage&q=editorial%20ciencia%20nueva&f=false] Javier Cerezo Röll: ''Politicus interruptus'', 82 or.</ref> Ez zen bakarra izan; beste hiru ere itxi zituzten: Ricardo Aguilera, Halcón edizioak eta Donostiako Equipo argitaletxea. Halaber ZYX eta Edicusa gaineko presioa handitu zen.
 
[[1970]]an argitaletxeak berriro irekitzeko saiakera egun zuen. Zuzendari berria Celso Fernández-Mayo zen. Baina gobernuaren zentsurak ezinezko bihurtu zituen inbertsioak berreskuratzeko lanak.<ref>Rojas Claros, Francisco, ''Dirigismo cultural y disidencia editorial en España (1962-1973)''. Alicante, Universidad de Alicante, 2013.</ref>
== Izenburu batzuk ==
Hona hemen argitaletxearen titulu batzuk:
* 1967:[[Roman Jakobson]] eta [[Morris Halle]]: ''Fundamentos del lenguaje''.
* 1967:[[Miguel Labordeta]]: ''Punto y aparte''.
* 1967:Llorente: ''La Inquisición y los españoles''.
* 1968:[[Carlos Bousoño]]: ''Oda en la ceniza''.
* 1968:[[Robespierre]]: ''Discursos e informes en la convención''.
* 1968:[[Maximo Gorki]]: ''La madre''.
* 1969: Egile Batzuk: ''La Universidad''.
* 1970:[[Gustavo Bueno]]: ''El papel de la filosofía en el conjunto del saber''.
 
== Erreferentziak ==
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[http://www.represura.es/represura_2_enero_2007_articulo2.html Francisco Rojas Clarosen artikulua argitaletxeari buruz.]
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Espainiako kultura]]