Industria Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
25. lerroa:
=== Oihalgintza ===
==== Britainiar oihalgintza industriaren estatistikak ====
1750ean Britainia Handiak 2,5 milioi [[Libra (masa unitatea)|libra]] [[kotoi]] gordin inportatu zituen, gehienak artisau-industriak irun eta ehundu zituelarik [[Lancashire]]n. Lana eskuz egiten zen langileen etxeetan ([[putting-out]] sistema<ref>{{Erreferentzia|abizena=Pontón, Gonzalo,|izenburua=La lucha por la desigualdad : una historia del mundo occidental en el siglo XVIII|url=https://www.worldcat.org/oclc/957730848|isbn=978-84-944950-4-5|pmc=957730848|sartze-data=2020-09-02}}</ref>) edo, noizbehinka, ehuleen dendetan. 1787an kotoi gordinaren kontsumoa 22 milioi liberakoa zen, gehienak makinetan garbitu, kargatu eta iruten zirelarik. Erresuma Batuko ehungintzak 52 milioi libera kotoi erabili zituen 1800ean, eta 588 milioi libera 1850ean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Hopkins, Eric.|izenburua=Industrialisation and society : a social history, 1830-1951|argitaletxea=Routledge|data=2000|url=http://worldcat.org/oclc/1170020940|isbn=0-415-18778-8|pmc=1170020940|sartze-data=2020-09-02}}</ref>.
 
Kotoiaren ehungintzaren balio erantsiaren proportzioa Britainia Handian 1760an %2,6 izan zen, 1801ean %17 eta 1831n %22,4. Britainia Handiko [[artile]]-industriaren balio erantsia %14,1ekoa izan zen 1801ean. Kotoi fabrikak Britainia Handian 900 inguru ziren 1797an. 1760an Britainia Handian egindako kotoizko oihalen heren bat esportatzen zen, eta 1800ean bi herenak. 1781ean harilkatutako kotoia 5,1 milioi liberakoa zen, 1800ean 56 milioi liberara igo zena. 1800. urtean, munduko kotoizko oihalaren %0,1 baino gutxiago ekoizten zen Britainia Handian asmatutako makineriarekin. 1788an 50.000 [[goru]] zeuden Britainia Handian, hurrengo 30 urteetan 7 milioira igo zirenak<ref name="Sven">{{Erreferentzia|abizena=Beckert|izena=Sven|izenburua=Empire of cotton : a global history|url=https://www.worldcat.org/oclc/904459253|edizioa=First Vintage Books edition|isbn=0-375-71396-4|pmc=904459253|sartze-data=2020-09-02}}</ref>.
 
Lancashireko soldatak, eskulangintzarako funtsezko eskualdea eta, geroago, fabriketako irun eta ehunerako, [[India]]koak baino sei aldiz handiagoak ziren 1770ean, Britainia Handiko guztizko produktibitatea Indiakoa baino hiru aldiz handiagoa zenean<ref name="Sven" />.
 
==== Kotoia ====
==== Oihalen merkataritza ====