Café Pamplona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Kanpoaldean terraza bat mahaiekin du. Kafetegi barruan sartzeko eskailera batzuk jaitsi behar dira. Dekorazioa nahiko soila da: sabai baxua, zolu karratu zuri-beltzez, [[igeltsu]]zko horma lodiak eta argi hori indartsuak. Larogeigarren hamarkadan aldaketa batzuk egin ziren baina, orokorrean, tokiko estetika gorde egin da.
 
== Historia ==
Josefina Yanguas 1947an heldu zen Amerikara. Negozioa sortu zuenean Pamplona izena eman zion haren jaioterria gogorazteko. 1959tik 2007 arte Yanguas kafetegiaren jabea izan zen. Yanguasekin batera txef kubatar batek lan egin zuen, Juana Rodríguez. Elkarrekin bazkariak ematen hasi ziren. Negozioa handituz joan zen heinean langile gehiago kontratatu zuen, guztiak gizonezkoak 1999 arte; gizonak kontratatzea ohikoa zen negozio mota horietan. 40 urtetan lehen emakume kontratatua Jenny Follen izan zen.
 
Kafetegira Harvard Unibertsitateko irakasleak, ikasleak eta jende bohemioa hurbiltzen da. Kafetegiaren bezero ezagunak [[Al Gore]] eta [[Amanda Palmer]] dira, esaterako.
 
Barrualdean hiriko artista batek, Conger Metcalf-ek, erretratu bat margotu zuen 1960. hamarkadaren amaieran. Nahiz eta jabearekin antzekotasuna izan Josefinak beti ezeztatu zuen bera zenik.
 
2004ko abenduan Yanguasek negozioa salgai jarri zuen baina ez zuen arrakasta izan. 2005eko maiatzean berriro ere ireki zuen kafetegia. 2007ko abuztuaren 1an hil zen, 90 urte zituelarik. Ondoren, kafetegiak martxan jarraitzen du.
 
Kafetegia liburu, filma eta abesti askotan agertu da.