Burokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
== Etimologia ==
 
Burokrazia hitza frantseseko “bureaucratie” hitzetik dator. “Bureau”-k idazmahi edo bulego esan nahi du[1]. Bestalde, “cratie” atzizkiak jatorri grekoa du (-krátos) eta boterea edo gobernua adierazten du. Beraz, burokrata bat idazmahai baten atzean boterea duen norbait bezala definitzen da.
 
“Bureau” hitz frantsesa latineko “burra”-tik dator eta honek ile-sorta edo balio gutxiko artilea esan nahi du. Antzina, idazmahaietan dirua kontatzeko edo idazteko artilezko tapizak jartzen zirelako da hau.
 
Krátos hitz grekoa, berriz, jatorri indoeuroparra duen “kar-” erroarekin lotzen da eta honek gogor esan nahi du.
13. lerroa:
== Jatorria eta terminoaren eboluzioa ==
 
Burokrazia terminoa Max Weber ekonomialariaren lanetan aurki dezakegu, Burokraziaren Teorian enpresak nola antolatzen diren aztertzen duen teorian. Weberrek burokrazia antolaketa bat bezala definitu zuen, arauen eta normalizatutako prozedura batean oinarrituta. Weberren teoriak zazpi oinarri ditu:
* Arauen formalizazioa
* Lanaren zatiketa
* Hierarkia
* Inpertsonaltasuna
* Lehia teknikoa
* Propietateen banaketa
* Funtzionario bakoitzaren aurreikustea
 
Giza antolakuntzarako modu bat da burokrazia; arrazionaltasunean, baliabideen egokitzapena helburuak lortzeko eta helburuak bilatzeko eraginkortasunean oinarritzen dena.
 
Gaur egun burokrazia mota ezberdinak daude:
* Burokrazia administratiboa: Hiritar guztien berdintasuna lortzeko asmoa dauka
* Burokrazia profesionala: Enpresetan edo lana era deszentralizatuan egiten duten erakundeetan aurkitzen da
* Burokrazia sindikala: Langileen eskubideak babesten dituzten organismoetan aurkitzen da.
* Burokrazia Weberianoa: Max Weber sortu zuena.
* Burokrazia Marxista: Karl Marx ekonomialariaren ikuspuntutik sortzen da.
 
== Burokraziaren pertzepzioa ==
 
Burokraziaren gaia oso anitza da, hau, XX. mendeko gairik ikertuenetarikoa izan da izan duen influentziagatik. Hainbat ikuspuntu desberdin daude burokraziaren pertzepzio teorikoei buruz.
Autore batzuentzako konnotazio positiboak ditu eta beste askorentzako negatiboak. Konnotazio positiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Adam Smith, Weber eta Hegel korronte ekonomiko eta soziologikoa dutenak.
Haien ikuspuntutik, burokrazia administratiboaren eredua Estatua administratzeko forma bat da eta honek gizarteari atxikituta dauden hainbat gatazkatan lagunduko zuen. Bestetik, konnotazio negatiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Karl Marx, Robert Michel eta Marcuse, korronte marxista dutenak; hauek diotenez, gure gizartean existitzen diren arazoak kapitalismoaren emaitzak dira eta elite agintaritzak jorratu egiten duela.
 
43. lerroa:
== Burokraziaren adibide praktikoak ==
 
Burokraziaren eguneroko adibideen artean aurkitu dezakegu ospitaleena, eskolena, elizena, edo enpresena, bai publikoetan bai pribatuetan. Adibidez, ospitale batean zuzendaria da antolamendu orokorrari buruz erabakiak hartu behar dituena. Mediku edo erizain buru bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak ospitale zuzendaria eman dien baliabideekin (material erabilera -oheak, operazio-gelak…kontsulta orduak, etab.). Mediku edo erizain bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak daukaten baliabideen arabera. Funtzionario hauek (medikuak, erizainak, etab.) kontratatuak izan dira, igo dira eta kanporatuak izango beraien lanarekiko funtzionamenduaren arabera, eta ez jatorrak direlako edo zuzendariaren lagunak direlako. Hau da, bai mediku bat bai erizain bat lortuko dute beraien lan postua beraien lan prestaketaren arabera.
 
Beste adibide bat auzitegiak dira: justizia-administrazioan asko nabaritzen da burokrazia, delituen salaketa edo defentsa prozesu propioetan espedienteak pasa behar dira hainbat departamentutik. Horregatik prozesua maiz asko luzatzen da.
 
== Burokraziaren kritikak ==
 
Historian zehar, sistema burokratikoak hainbat kritika jaso ditu, egile askok burokrazia estatuaren beste erreminta bat baino gehiago ez dela interpretatu dutelako.
Marxista hungariarra, Andras Hegedus-ek, argudiatzen du burokrazia bakarrik dela, ekonomiako administrazio errealaren langileak banantzen dituen «azpiproduktua». Hegedus-ek esaten du kapitalismoak baztertzen duela langilea industriaren boteretik eta honen ondorioz produkzioa kaotikoa eta ezegonkorra izango litzateke, ez balego agentzia bat ezagutza transmititzen duena. Hau da burokraziaren funtzioa kapitalismoan, Hegedus-en ustez.
 
61. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=burokrazia
* https://www.clubensayos.com/Historia/El-origen-de-la-burocracia/2127353.html
* https://revistas.ufpr.br/letras/article/view/19320/12605 http://starling.rinet.ru/cgi-bin/response.cgi?single=1&basename=%5Cdata%5Cie%5Cpokorny&text_recno=847&root=config
* http://bibliotecadigital.univalle.edu.co/bitstream/10893/3834/4/CB-0449511.pdf
* https://mises.org/es/library/el-problema-de-la-burocracia: Andras Hegedus
* https://kmarx.wordpress.com/2017/03/06/burocracia-y-teoria-marxista-del-estado/
* https://www.monografias.com/trabajos12/burocra/burocra.shtml
{{autoritate kontrola}}