«Bhutan»: berrikuspenen arteko aldeak

13 bytes added ,  Duela 10 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(«Druk_tsendhen_instrumental.ogg» fitxategia kendu da, Amada44 wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Historia ==
[[VII. mende]]an iritsi zen budismoa, [[Songtsen Gampo]] enperadorearen agintaldian, eta joera [[tibetar budismo|lamaista]] [[Vajrayāna|tantrista]] nagusitu zen. [[XVII. mendea]]n lurraldea [[tibet]]ar jatorriko taldeek okupatu zuten. [[1720]]. urtean, Txinako gobernari mantxuek berenganatu zuten, bertaratu ez baziren ere. [[1865]]ean, herrialdea [[India]]ren basailu bilakatu zen. [[1910]]ean, berriz, [[Britainiar Inperioa]]ren barruan sartu zen, [[protektoratu]] moduan. Egoera berdintsuan iraun zuen [[1949]]. urtean India burujabe bihurtu ondoren ere, baina indiarren agintepean orduan.
 
[[1968]]an, [[Jigme Dorji Wangchuck]] erregeak uko egin zion aginpide absolutuari, ordura arte, Biltzar Nazionalaren erabakiei betoa jartzeko eskubidea baitzuen. [[1971]]n eskuratu zuen Bhutanek burujabetasun osoa, nahiz eta defentsa eta kanpo-harremanak Indiaren esku geratu ziren. Aginpide espirituala, azkenaldian, indarra galtzen ari da, baina oraindik 6.000 bontzo inguru daude [[Je Khempo]] izeneko agintari erlijiosoaren esanetara.
 
[[Fitxategi:View_of_Tashichodzong_from_the_NE.jpg|thumb|280px|righteskuinera|[[Tashichho Dzong]], [[Thimphu]], gobernuaren egoitza [[1952]]tik.]]
Bhutango politika bi familiaren arteko tirabiretara mugatzen dela esan liteke: alde batetik, Wangchuktarrak daude, 1974an koroatua izan zen [[Jigme Singye Wangchuck]] erregearen familiakoak eta, bestetik, Dorjitarrak, haien aurkariak. Bhutango politika-arazoetako bat iheslari tibetarrek sortutakoa da, han geratu baitira bizitzen txinatarrak Tibeten indarrez sartu zirenez geroztik. Bhutango Erresumaren egonkortasuna, gaur egun, kolokan jarria dago hegoaldean bizi diren [[nepaldar]]ren arazoa dela-eta. Agintariek, jarduera antinazionaletan aritzearen salakuntzapean, zapalkuntza-kanpainak egin dituzte nepaldarren kontra, eta askok Nepalera ihes egin behar izan dute. Eraso terroristak eta giza hilketak ugaritu izanak arriskuan jarri du herrialdearen modernizatze-prozesua. Erregimenak derrigorrean bhutandartu nahi ditu gutxiengo etnikoetako kideak, hala nepaldarrak nola tibetarrak, eta [[ngalop]]en janzkerak erabiltzera eta [[dzongkha]]z mintzatzera behartzen ditu.
 
[[2008]]an egin ziren lehenbiziko hauteskunde demokratikoak, eta Bertutearen Alderdia (DPT) alde handiz nagusitu zen.<ref>{{erreferentzia|egilea=| izenburua=Bigarrengoz, bozak egin dituzte Bhutanen |url=https://www.berria.eus/paperekoa/5402106/018/006/2013-07-14/bigarrengoz-bozak-egin-dituzte-bhutanen.htm |argitaletxea=''Berria'' egunkaria, 2013ko uztailak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus | sartze-data=2020-1-20}}</ref> [[2013]]an, Alderdi Popular Demokratikoa (DPD) izan zen garaile, eta [[2018]]an Druk Nyamrup Tshogpa (DNT) izeneko alderdi sozialdemokrata.<ref>{{erreferentzia|izena=Vivan |abizena=Eyben | izenburua=Bhutan Elections: Druk Nyamrup Tshogpa Wins, Druk Phuensum Tshogpa as Opposition Again |url=https://www.newsclick.in/bhutan-elections-druk-nyamrup-tshogpa-wins-druk-phuensum-tshogpa-opposition-again |argitaletxea=newsclick.in | sartze-data=2020-1-20}}</ref>
 
[[Fitxategi:Bhutan_(+claims),_administrative_divisions_-_en_-_monochrome.svg|thumb|400px|Bhutango ''dzongkhag'' edo barrutiak.]]
[[Fitxategi:HaaValley.jpg|thumb|300px|righteskuinera|Haa harana, [[Haa]] barrutia]]
[[Fitxategi:Punakha_Dzong,_Bhutan_02.jpg|thumb|300px|righteskuinera|Punakha Dzong, [[Punakha]] barrutia]]
{| class="wikitable sortable" style="text-align: center;"
!scope="col"|Izena
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
741.700 biztanle zituen 2019an.<ref name="zenbatespen"/> Batez besteko dentsitatea txikia da, 19 biztanle/km<sup>2</sup> ingurukoa. Herrialdearen hegoaldea jendetsuagoa da iparraldea baino. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %&nbsp;25,3 dira, 15-24 urte bitartekoak %&nbsp;18,4, 25-54 urte bitartekoak %&nbsp;43,7, 55-64 urte bitartekoak %&nbsp;6,1, eta 65 urtetik gorakoak %&nbsp;6,4. Bizi itxaropena 71,1 urtekoa da; 70,1 urtekoa gizonezkoena eta 72,2 urtekoa emakumezkoena (2018ko zenbatespenak). Bhutandarren %&nbsp;35 alfabetatu gabeak dira.<ref name="cia"/>
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Dance_of_the_Black_Hats_with_Drums,_Paro_Tsechu_5.jpg|thumb|250px|righteskuinera|Dantzariak [[Paro Tsechu]] dantza jaialdian.]]
[[Ngalop]] eta [[sharchop]] etnietakoak dira biztanleen %&nbsp;50-60, eta [[lhotshampa]] edo nepaldarrak %&nbsp;30 inguru.<ref name="cia"/> Nepaldar askok, agintarien diskriminazio gogorra jasan behar dutela-eta, Nepalera ihes egin dute.
 
 
=== Erlijioa ===
[[Tibetar budismo]]a da erlijio ofiziala, eta bhutandarren hiru laurdenek jarraitzen dutena; monasterio asko daude, eta monjeak 6.000 inguru dira. [[Hinduista]]k %&nbsp;22 dira (nepaldar jatorrikoak batez ere).<ref name="cia"/>
 
=== Hiri nagusiak ===
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Thimphu District-06-Reisterrassen-2015-gje.jpg|thumb|260px|righteskuinera|Arroz-terrazak, [[Thimphu (barrutia)|Thimphu]] barrutia.]]
Biztanleria aktiboaren %&nbsp;58 inguru nekazaritzan enplegatzen da ([[2015]]eko zenbatespena).<ref name="cia"/> [[Garagar]]ra, [[gari]]a, [[arto]]a eta [[patata]]k ekoizten dituzte terraza eran antolatutako soro ureztatuetan (3.000 metroko altueraraino). Hegoalderago, berriz, Himalaia ertaina izeneko eskualdean, arroza da labore nagusia. Fruituak ere ekoizten dituzte ([[sagar]]rak, [[udare]]ak, [[okarana]]k), baina esportatzeko, batez ere. Abere-hazkuntzari dagokionez, [[jak]]a da Bhutango animaliarik ezagunena, baina [[behi]]ak, [[ardi]]ak eta [[ahuntz]]ak ere hazten dituzte.
 
Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina [[eskulangintza]] da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.). Bhutango malkarrak eta haran estuak urtegiak egiteko aproposak dira, eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dituzte. Indiaren kudeaketei eta diru-laguntzei esker errepide batzuk egin dira eta Bhutanek, orain, elektrizitatea, mineralak ([[ferrosilizio]]a, [[kaltzio karburo]]a, [[dolomita]]) eta porlana esportatzen ditu. Merkataritza trukeen %&nbsp;95 Indiarekin egiten ditu.<ref name="cia"/> Turismoa ere dibisa-iturri garrantzitsua izango litzateke herrialde honentzat, baina agintariek mugak jartzen dizkiote.