«Benue»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
'''Benue'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0167.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-03-30|izenburua= 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia}}</ref> [[Mendebaldeko Afrika]]ko ibaia da, eta [[Niger (ibaia)|Niger ibaiaren]] adar nagusia. [[Kamerun]]go iparraldeko [[Adamawa goi-ordokia]]n du iturburua. [[Garoua]]tik igaro ostean, mendebalderanzko norabidean [[Nigeria]]n sartzen da. Ondoren, hego-mendebalderako norabidea harturik, [[Jimeta]], [[Ibi (Nigeria)|Ibi]] eta [[Makurdi]] zeharkatzen ditu, eta [[Lokoja]]n [[Niger (ibaia)|Niger ibaira]] isurtzen da.
 
Benueren ibaiadar nagusia [[Mayo Kébbi]] da, ur goraldietan, [[Logone]]ren bitartez, [[Txad (aintzira)|Txad aintzirarekin]] lotzen duena. Mayo Kébbi ibaiaren elkargunetik behera, Benue urte osoan nabigagarria da 0,75 m baino gutxiagoko sakonera duten ontzientzat, eta ur goraldi sasoian ontzi handiagoentzat. Hori dela eta, garrantzi handia du merkatal produktuen garraioan.<ref name=britan>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/61238/Benue-River Benue River] "Benue River". Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko maiatzak 7</ref>
 
== Erreferentziak ==