«Benchmarking»: berrikuspenen arteko aldeak

80 bytes removed ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{Argitzeko|finantza-terminoari|Benchmark}}
 
'''Benchmarking'''-a hobetu nahi dugun interesgunean praktika onenak agerian uzten dituzten erakundeetako produktu, zerbitzu eta lan-prozesuetako "konparatzaileak" edo benchmarkak hartzean datza, hau da, praktika onenak egiten dituzten [[Enpresa|enpresakenpresa]]k hartzen ditugu erreferentziatzat euren jarduteko modua adibidetzat hartuz eta geure enpresan barneratuz, hobetzeko asmoarekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Benchmarking|hizkuntza=es|data=2020-03-27|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Benchmarking&oldid=124617618|sartze-data=2020-04-17|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>
 
== Definizioak ==
Benchmarking-naren inguruan definizio ugari eman dira, adibidez ikuspuntu enpresarial batetik honela definitu zuen [[Spendolini]]-k: “Enpresan antolamendu hobekuntzak  egiteko, erreferentziatzat enpresa liderrak hartuta, honako hauen [[Produktu (argipena)|produktuak]], [[Zerbitzu (ekonomia)|zerbitzuak]] eta lan-prozesuak ebaluatzeko prozesu sistematiko eta jarraitu bat  kontsideratzen da”
 
Bestalde, [[American Productivity & Quality Center]]-eko (APQC) International Benchmarking Clearinghouse erakundeko Zuzendaritza Batzordearen arabera, benchmarking-a “ [[prozesu]] bat da non, enpresek funtsezko hobekuntza-puntuak zehazten dituzten arlo jakin batzuetan, ondoren, arlo horietan onenak diren beste batzuen praktikak identifikatzen eta aztertzen dituzte, eta azkenik, sistema eta prozesu berriak gehitzen dituzte beren kalitatea eta [[Produktibitate|produktibitateaproduktibitate]]a hobetzeko.”
 
Beraz, bi definizio hauek batuz ondorengoa ondorioztatu dezakegu, etengabeko ikaskuntzako eta egokitzapeneko prozesu operatiboa dela, eta emaitzak hobetzeko egiten dela. Prozesu horretan, beste erakunde batzuetan emaitza positiboak eragin dituzten metodoak atzematen, gure enpresaren ezaugarrietara egokitzen eta gure enpresaren jarduerara  inplementatzen dira.
[[Rodríguez de Rivera-]]<nowiki/>ren ikuspuntutik, “ produktuak, zerbitzuak edo sistemak planifikatzen eta garatzen laguntzeko metodo bat da, norberaren enpresak lortutako prestazio teknikoen edo kalitate-prestazioen mailen neurketa/ebaluazioa sistematizatzen duena, eta lehiakide onenen emaitzekin alderatzen duena. Bestalde, magnitude jakin batzuk garrantzitsuenak bezala definitu egin behar dira.”
 
Aipaturiko hiru definizioak oinarri harturik, benchmarking-aren definizioa laburki horrela geldituko litzateke: Prozesu bat da, [[Erakunde|erakundeenerakunde]]en arteko produktuak, zerbitzuak eta jarduerak aurrera eramateko moduak ebaluatzeko/komparatzeko erabiltzen dena. Prozesu honen bidez, horietako erakundeetariko batek beste erakunde batek ongien egiten dituen funtzioak aztertzen ditu, berdintzeko edo hobetzeko asmoarekin. Teknika honen aplikazioak aukera ematen die erakundeei beren produktu, zerbitzu eta prozesuetan kalitate handiagoa lortzeko, kooperazioaren, kolaborazioaren, lankidetzaren eta informazio-trukearen bidez. Benchmarking-naren helburua akatsak zuzentzea eta aukerak identifikatzea da, arazoak konpontzen ikasteko eta erabakiak liderren patroien arabera hartzeko.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Arianne|abizena=de Cárdenas Cristia|izenburua=El benchmarking como herramienta de evaluación|orrialdeak=0–0|data=2006-08|url=http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_abstract&pid=S1024-94352006000400015&lng=es&nrm=iso&tlng=es|aldizkaria=ACIMED|alea=4|zenbakia=14|issn=1024-9435|sartze-data=2020-04-17}}</ref>
 
Hala ere, kontuan izan behar dugu zenbait baldintza edo gako betetzen ez badira, zaila izango dela planteatutako helburuak zehaztea. Izan ere, benchmarking-a ez da soilik datuen azterketa konparatibo bat. Prozesu honek sistematikoa, formala eta antolatua izan behar du, ekintza multzo bat ordena jakin batean sustatzeko. Sekuentzia koerentea izan behar da eta [[Erakunde|erakundekoerakunde]]ko edozein kidek errepikatu ahal izan behar du. Lehen aipatu bezala, benchmarking-ak helburu zabalagoak ditu: antolamenduaren, ekoizpen-egituraren edo barne-politiken hobekuntza adierazten ditu, lehiakortasun-abantailak lortzeko.
 
Aurretik adierazitakoari erants diezaiogun benchmarking prozesua antzeko emaitzak ematen dituen edo ematen ez dituen edozein erakunde, instituzio edo establezimendutan aplikatu daitekeela.
 
== Terminoaren jatorria ==
Ikerketa hauek oso ospetsuak egin ziren nagusiki [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], 90. hamarkadan, eta gaur egungo enpresa garrantzitsu askok beraien jarduerak hobetzeko, euren negozioetan barneratu dituzte. Jatorrian, "Benchmark" esamoldea, dirudienez, topografiatik dator. Harri edo zutoin jakin batean topografoak egiten dituzten marka bat da, maila desberdinak alderatzeko. Nahiz eta enpresa munduan lehendik ere iada mota hauetako estrategiak praktikan jartzen ziren, “Benchmarking Lehiakorra” terminoa/kontzeptua/adierazpena negozioen lexikoan lehen aldiz 1979.urtean agertu zen. Xerox enpresak, terminoa konpainia bat bere lehiakide zuzenekin edo bere industrian lider gisa onartutako konpainiekin egiten zituen konparaketak adierazteko erabili zuenean.
 
80ko hamarkadaren hasieran, [[Xenox Corporation]] konpainia bere kudeaketa-eredua zalantzan jartzen hasi zen. [[Minolta]], [[Ricoh]] edo [[Canon]] enpresak, besteak beste, fotokopien eta inprimaketaren kudeaketaren merkatu iparramerikarrean sartu zirelako bezeroei salmenta-prezio baxuagoak eskeiniz. Salmenta-prezio hauek Xenoxek zituen ekoizpen-kostuak baino askoz merkeagoak ziren. Arazoa agerikoa zen.
Denbora pasa ahala, benchmarking-naren esanahia zabaltzen joan da: konparazioa tokiko lehiatik eta industriatik egitetik haratago joango litzateke. Arazoari erantzunak, praktikak hobekien egiten dituzten edozein eremutan, industriatan edo lurraldeetan bilatuz.
 
Benchmarkingaren erabilera tradizioz enpresa-erakundeetara mugatu izan da, baina gaur egun hainbat eremutara hedatu da, ezaugarri desberdinetako kasuetara moldatuz. Adibideetako bat benchmarking publikoa da, [[Administrazioadministrazio publiko|administrazio publikoek]]ek eta gobernu-agentziek beren kudeaketa-prozesuak eta sistemak hobetzeko erabili dituzte benchmarking estrategiak.<ref>{{erreferentzia|izena=Francisco|abizena=Muñoz Leiva|urtea=2003|izenburua=Benchmarking y marketing
estratégico de ciudades|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>
 
== Benchmarkingaren balioa ==
Enpresak sortu zirenetik beti bilatu da norberaren enpresak jarduerak bere lehiakideak baino hobekiago egiteko gaitasuna izatea; produktuari, ekoizpenari, kostuei, kalitateari eta zerbitzuei dagokienez. Azken finean, enpresaren eremu guztietan (Hornikuntzan, Ekoizpenean, Salmenta/merkaturatzean eta Salmenten ondorengo Zerbitzuetan) eta jarduera sektorea edozein izanda ere, [[Ekintzaile (enpresa arlokoa)|ekintzaileen]] eta enpresen lehiakortasuna tresna garrantzitsuenetako bat da nazioarteko merkatuetan arrakasta iraunkorra izateko, babesik eta diru-laguntza gehigarriren beharrik izan gabe.  Horrela, gure negozioa errentagarriagoa bihurtzeko abantaila izango dugu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Competitividad empresarial - Cámara de España|url=https://www.camara.es/innovacion-y-competitividad/como-ser-competitivo|aldizkaria=www.camara.es|sartze-data=2020-04-18}}</ref>
 
[[Korporazio]] handiek badakite merkatu oso lehiakor batean bizirauteko eta, gainera, arrakastaz eta aintzatespenez egiteko, askotan kanpora begiratu beharko dela eta ondo egin, hau da, sistematikoki eta modu antolatuan. Enpresaren jarduerak orokorrean hobekuntza bat jasateko eta enpresarentzako hain garrantzitsua den lehiakortasuna sendotzeko, benchmarking estrategia bat aurrera eramatea interesgarria izan daiteke enpresarentzat.<ref>{{Erreferentzia|izena=Cristina|abizena=Argudo|izenburua=¿Qué es la competitividad empresarial? {{!}} Estrategias competitivas|data=2017-09-12|url=https://www.emprendepyme.net/que-es-la-competitividad-empresarial.html|aldizkaria=Emprende Pyme|sartze-data=2020-04-18}}</ref>
=== Funtzionala ===
 
* Merkatu global batean pentsatzeko eta zure negozioaren egoera zure sektorean dauden enpresen osotasunarekin konparatzeko unea da, lehiakideak izan ala ez. Beraz, benchmarking funtzionalak, hobetu nahi den arloan bikaina den enpresa baten praktika onenak identifikatzen ditu. Lehen aipatu bezala ez da beharrezkoa enpresa hori lehiakidea izatea, edota  sektore berekoa izatea. Normalean oso produktiboa da, izan ere, zuzeneko lehiakideak ez diren erakundeak  direnez, ez dago konfidentzialtasun-arazorik, eta azterketarako behar den informazioa eskaintzen ohi dute. [[Logistika|Logistikaren]]ren adibidera itzuliz eta tokiko edo eskualdeko entregak egiten dituen operadorea zarelakoan, zure sektoreko beste enpresa batzuek beren eragin-eremua nazioko edo nazioarteko entregetara nola zabaltzen duten begiratzeko interesa izan dezakezu. Horiei erreparatuz gero, eta haien ahulguneak hobetuz gero, gaur egun zure jarduerak eztaltzen ez dituen beste merkatu batzuei atea irekitzeko aukera eskaintzen dizu.
 
=== Lankidetzakoa ===
== Benchmarkingaren etapak ==
[[Fitxategi:Benchmarking 2.jpg|thumb|Benchmarkingaren etapak]]
Ez dago erakunde guztiei egokitzen zaien benchmarking prozesuaren diseinu estandarrik. Garrantzitsuena da, hartutako diseinuak erakundearen egungo kulturaren barruan funtzionatzea eta etengabeko hobekuntzaren kultura sustatzen laguntzea.
León-en arabera, ''“Benchmarking-ak bere jatorrian arazo batzuei aurre egin zion, prozesu mota hau aurrera eramateko, eredu pila bat existitzen zirelako eta  bere aitzindari nagusiek definitzen zituzten jarraitu beharreko urratsen kopurua ere oso handia zelako eta ez zeuden oso argi. Eredu hauek, fase edo pauso ezberdinetan banatuta egon arren, funtsean, emaitza berak lortzen dituzte, hau da, erakundeen etengabeko hobekuntza bilatzea.”''<ref name=":0" />
 
Prozesu hau aplikatzeko etapak oro har ulertzeko, Spendolinik proposatutako sekuentzia aipatzen da jarraian. Esan beharra dago, enpresaren barnean aukeraturako  prozesuak hobetzea lortzeko, benchmarking-aren etapak modu ordenatuan aplikatu behar direla:<ref>{{Erreferentzia|izena=Sonia Duro|abizena=Limia|izenburua=Benchmarking: cómo mejora tu estrategia de marketing [+Plantilla]|hizkuntza=es|url=https://www.inboundcycle.com/blog-de-inbound-marketing/benchmarking-y-estrategia-marketing|aldizkaria=www.inboundcycle.com|sartze-data=2020-04-17}}</ref>
 
=== Benchmarking-aren bazkideak/lehiakideak identifikatzea ===
Benchmarking-eko informazioa biltzeko erabiliko diren informazio-iturriak identifikatzea du helburu; gainera, industria- eta antolaketa-jardunbide onenak identifikatzeko prozesua ere hartzen du barnean.
 
Aukeratu aztertu nahi duzun enpresa. Une horretan jakingo duzu zein diren inspiratzen zaituzten marka horiek, zure ustez. Erreparatu, halaber, hainbeste gustatzen ez zaizkizun beste horiei ere. Bietatik, ikasi eta hobetu ahal izango duzu. Kontuan hartu behar duzun gauza bakarra da marka horiek emaitza onenak izan behar dituztela zuk hobetzea helburutzat dituzun arlo horietan.
 
=== Benchmarking-etik lortutako informazioa bildu, aztertu eta interpretatu ===
Informazioa biltzeko metodo espezifikoak hautatzea proposatzen da. Informazioa jatorrizko bezeroaren beharren arabera aztertzen da, aldaketa bat eragiteko ekintzak gomendatze aldera. Garrantzitsua da jarduera horren arduradunak adituak izatea.
 
Beharrezko informazioa bildu ondoren, gure konpainiaren eta aztertutako enpresen arteko aldeak eragiten dituzten elementuak aztertu behar ditugu, hobetzeko aukerak identifikatu ahal izateko.