Beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Wikipediako beste orrietarako loturak, dagokien hitzetan (arbel, goibel, orbel, ubel)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
 
== Etimologia ==
Adituen ustez,<ref>{{erreferentzia|izena=Joseba A.|abizena=Lakarra|urtea=2019|izenburua=Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdea=119.|orrialdeak=|ISBN=978-84-946477-8-9|hizkuntza=eu|egilea2=Manterola, Julen|egilea3=Segurola, Iñaki}}</ref> *''bel'' ('beltz, ilun') erroa eta esanahi ezezaguneko *''-tz'' atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran.
 
Erro bera ikus daiteke, gutxienez, ''[[arbel]]'' (*'harri beltz'), ''[[goibel]]'' (*'goi beltz'), ''[[orbel]]'' (*'orri beltz') eta ''[[Ubel (argipena)|ubel]]'' (*'ur beltz') hitzetan, baita ''[[gibel]]'' eta ''[[sabel]]''-en ere, ziurrenik. Horietatik ondoriozta daiteke erroak berak bazuela 'beltz, ilun' adiera (atzizkiaren funtzioa ezezaguna da).
 
Atzizkiari dagokionez, aldiz, ''[[Bost|bortz]]'' eta ''[[hortz]]'' hitzetan ere aurkitzen duguna omen da, nahiz eta haren esanahia ez den argitu (ikus baita ere ''ahuñe''/''[[ahuntz]]'', ''bera''/''beratz'' 'bigun' eta, beharbada, ''[[bele]]''/''[[belatz]]'' bikoteak, halako atzizki bat bazela argiago erakuts lezaketenak).