Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
 
== Historia ==
1919an, Walter Gropius arkitekto alemaniarrak arte- eta lanbide-institutu bat sortu zuen [[Weimar]]ren (Alemania), Bauhaus institutua, arte aplikatuen eskola baten eta akademia baten fusioz. Bauhausek XIX. mendean artearen eta manufakturaren artean izan zen haustura gainditzeko ahalegina egin zuen, [[industria]]-produkzioaren arazoei aurre eginez, hala alderdi sozialean (manufakturaren kalitatea galtzea lan masifikatuan), nola alderdi espresiboan.
 
Walter Gropiusek 1923an esan zuen Bauhausen sorrera ezinezkoa izango zela aurretiko esperientzia hauek kontuan hartu barik: Ruskin, Morris, Arts & Crafts mugimendua; Henry van de Velde; Peter Behrens eta Deutcher Werkbund besteak beste. [[Fitxategi:WalterGropius-1919.jpg|thumb|160px|[[Walter Gropius]].]]Europa osoko [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: [[Johannes Itten]], [[Lyonel Feininger]], [[Adolf Meyer]], [[Oskar Schlemmer]], [[Vasili Kandinski]], [[László Moholy-Nagy|Laszlo Moholy-Nagy]] eta [[Paul Klee]], besteak beste, [[Josef Albers]] eta [[Marcel Breuere|Marcel Breuerez]]z gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze-prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei perzepzio formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor askotako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, Arkitektura jotzen zen artea eta artisautzaren helburu amankomuna, arazo estrukturalak eta estetikoak konpondu beharko zituen. 1925ean Weimarreko egoera politikoan aldaketak dirulaguntza publikoa galarazi zion Bauhausari eta [[Dessau-Roßlau|Dessaura]] aldatu behar izan zuen. Walter Gropiusek, bere lantegiko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere egitarauaren estandar analitikoen neurriko eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela. Funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik dago eraikina: lantegiak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak.[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|ezkerrera|200px|Wassily aulkia –B3 aulkia ere deitua–, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]
 
Hiru eraikinok, desberdinak [[fatxada]]n, bolumenean eta garaieran, igarobide baten bidez komunikatu zituen bulegoen aldearekin, eta lotura hegal apal baten bidez, areto nagusiarekin, antzokiarekin eta tabernarekin, multzo angeluzuzen orekatu bat osatuz. Eraikin-multzoaren parterik ikusgarriena lantegien eraikina da, non [[hormigoi]]zko egitura kristalezko fatxada mehe batez estalia baitago hiru aldetan, eta [[altzairu]] beltzezko zerrenda meheen segida batez ildaskatua, halako eran non gorputz prismatikoak arinagoa eta gardenagoa ematen baitu. Eraikin hori erreferentzia da Europako arrazionalismoaren historian.
46. lerroa:
Eskolan kode pedagogiko eta bisual garrantzitsu bat garatu zen, eta horrek, artisautza eta teknologia konbinatzen zituen zentroa burutu zuen Gropius-ek, baina denborarekin, formaren, funtzioaren eta industrializazioaren inguruan hausnartzeko espazioa ere bihurtu zen Bauhaus eskola. Ikastaro honek Johannes Ittenek jarri zuen martxan eta Gertrud Grunow-en laguntza izan zuen. Emakume honek eragin handia izan zuen Bauhausen baina, berriz ere, oso ikuskapen gutxikoa izan zen.
 
Vorkurs gainditu ondoren eskolan hiru urteetan zehar ikasteko onartuta zeuden. Horretaz gain, irakasleek ikasleei, haien gaitasunetan oinarrituta, zein motatako tailerrak aukeratu behar zituzten “iradokitzen” zieten. Halabeharrez, emakumeak beti bideratutako ziren ehungintza tailerretara. Haren arrazoia, dirudienez, hiru dimentsioko ikusmena ez zelako haien trebezia zen, eta bi dimentsioko gainazaletan lan egitea gomendatzen zieten.
 
Garrantzitsuena da, Bauhausen hiru urte igaro ondoren, ehungintza diseinatzaile profesional gisa hartzen zirela. Horregatik zen emakumeei industrian lan egiteko gaitasuna ematen zion lehenetariko eskola. Ehungintza tailerra emakumeak soilik parte hartzen zuten sormen espazioa zen eta, hasiera batean bere etorkizunean lanbidea aukeratzerakoan dudarik gabeko desabantaila izan bazen ere, haiek probetxua ateratzen jakin izan zuten, tailer hau osatzen zuten nesken lanek emaitza zoragarriak emango baitzioten eskolari. Izan ere, haien produktuak ikuslearengan arrakasta gehiena izan zuten.
 
Neskak, gainera, "mutilen" tailerretara entzule bezala joaten ziren. Tailerraren zuzendari Gunta Stolz izendatu zutenean lortu zen arrakasta handiena. Tailerrak eremu plastiko bat izan zuen (Anni Albers) eta beste bat industriarekin lotuta (Gunta Stölz) .
59. lerroa:
* {{en}} [http://www.bauhaus.de/english/index.htm Bauhauseko artxibo-museoaren webgunea]
* {{en}} [http://www.bauhaus-dessau.de/en/index.asp Bauhaus Dessau fundazioaren webgunea]
* Crocheting Club: ''The women of Bauhaus;'' http://knittingandcrocheting-club.blogspot.com/2012/09/the-women-of-bauhaus.html (2012ko irailaren 6a)   
* Alemany, Luis: ''Bauhaus Las primeras mujeres arquitectas;'' http://www.elmundo.es/cultura/2016/01/19/569d18ed268e3e39628b45c5.html (2016ko urtarillaren 19a)
* Portable Document Format. Gonzalo Legajo, Lydia – González Castro Legajo, Guillermina: ''Taller de Reflexi''ó''n Art''í''stica: Bauhaus http://fido.palermo.edu/servicios_dyc/blog/docentes/trabajos/4901_12066.pdf''