«Basa (eleberria)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Basa''''' 2019an [[Miren Amuriza]]k plazaratutako helduei zuzendutako bere lehen eleberria izan zen. 2017an, [[Beasain]]go Udalak, [[CAF]] enpresak eta [[Elkar (argitaletxea)|Elkar]] argitaletxeak antolatu zuten XX. [[Igartza Saria]] idazle gazteentzako bekaren irabazlea izan zen ''Paperezko txoriak'' proiektuarekin; azkenean, lana plazaratzerakoan,''Basa'' behin-betiko izenburua izan zuen. Baserritar inguruan kokatutako eleberri laburra eta gordina da Amurizarena.<ref>https://www.berria.eus/albisteak/164737/miren-amurizak-039basa039-eleberria-kaleratu-du.htm</ref>
 
== Argumentua ==
 
== Pertsonaiak ==
* Sabina Gojenola: pertsonaia nagusia, emakume gogorra, dena ezkutatzen duena.
* Henry: Ameriketatik itzuli ondoren baserrian lan egin zuen baina hanka bat galdu ondoren erabat baztertuta gelditu den gizona.
* Karmele: Sabinaren alaba. Amari lagundu nahi dio baina besteak ez du onartzen. Amaren aurrean kokilduta bizi da. Lekeition bizi da.
* Joseba: Sabinaren semea. Amarekiko distantzia handiago erakusten du, ez da hainbeste kezkatzen.
* Libe: Karmeleren alaba.
* Lurdes: Sabinaren auzokidea: lagundu nahi dio baina, halaber, beti dabil emakumea zelatatzen.
* Mario: Lurdesen senarra.
 
== Ezaugarriak ==
Eleberriak egileak gertutik ezagutzen duen mundua azaltzen du, isolatutako azken baserrienak eta baserritarrenak, alegia. Hori garbi ikusten da erabiltzen duen hiztegian. Deskribatzen duen errealitatea gordina da erabat: Sabinak ez du bere egoera onartzen eta izugarrizko astakeriak egiten ditu. Eleberria elkarrizketen gainean eraikia dago, ia antzerki lana izanik. Deskribapenak argumentua ulertzeko modukoak dira, besterik ez.
 
== Erreferentziak ==
 
== Kanpo estekak ==
* [https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/beasain/miren-amurizak-bere-20190404004001-ntvo.html Liburuaren aurkezpena prentsan.]
* [https://www.youtube.com/watch?v=J01dX_8_jnw Aurkezpenaren bideoa.]
{{autoritate kontrola}}