Bare (organoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
9. lerroa:
 
== Etimologia ==
[[Greziera klasiko]]an σπλήν zen, ''"spleni"'' alegia, eta [[latin]]ez ''"lien"''. Hala ere, gaur egungo izenak hizkuntza erromantzeetan aldentzen dira hitz horietatik, hala nola ''"bazo"'' [[gaztelania]]z, ''"baço"'' [[portuges]]ez eta ''"rate"'' [[frantses]]ez. Eredu klasikoetatik eratorriak ditugu [[ingeles]]ezko ''"spleen"'' eta [[esperanto]]zko ''"lieno"''. Euskaraz ''"are"'' ([[Arratia]]ko [[bizkaiera]]n), ''"bae"'' ([[zuberera]]n) eta ''"bara"'' (Nafarroako [[gipuzkera]]n) ere dokumentaturik daude.<ref>{{erreferentzia | izena = | abizena = | url= https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=bare&sarrera=131389 |izenburua = Bare | argitaletxea = Orotariko Euskal Hiztegia, euskaltzaindia.eus |sartze-data=2020-6-25}}</ref>
 
== Anatomia ==
Giza barea [[abdomen]]aren atzealdean dago, ezkerreko [[giltzurrun]]aren gainean, 9. eta 12. saihetsen artean eta hauen azpian. 13-15 cm izaten da luze, 7 cm inguru zabal, eta 3-4 cm lodi; 200 gr inguruko pisua du. Kolore gorri urdinxka du eta itxura biribildua. [[Ehun konektibo]]zko kapsula batez inguraturik dago, eta kapsularen irtenuneak barearen barrunbera sartzen dira, eta bitan banatzen dute mamia: mami zuria barnealdean, eta mami gorria aurrekoaren inguruan. Mami zuria da berez linfoideoa, eta B eta T linfozitoz osaturik dago, [[arteriola]] baten inguruan. Mami gorria, berriz, odolez betetako [[sinu benoso]]z eta [[eritrozito]]z osatua da.<ref name="olivares">{{erreferentzia | izena = María José| abizena = Olivares | url= http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Odola.pdf |izenburua = Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema | argitaletxea = Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus |sartze-data=2020-6-25}}</ref>
 
== Funtzioak ==
Hiru funtzio nagusi ditu:
* Immunitatea. Funtsezko zeregina burutzen du immunitate zelularrean eta humoralean. Odola iragazten du eta [[mikroorganismo]]ak deuseztatzen, [[makrofago]]en [[fagozitosi]]aren bidez.<ref name="olivares"/> Antigeno arrotzak iristen zaizkionean, [[M immunoglobulina]]k ekoizteko gaitasuna dauka. Horrezaz gainera, organo linfatiko sekundario garrantzitsua da, [[gongoil linfatiko]], [[amigdala]] eta [[Peyer-en plaka|Peyer-en plakekin]] batera. [[T linfozito|T]] eta [[B linfozito]]ak pilatzen ditu, eta [[opsonina]]k ekoizten.
 
* [[Hematopoiesi]]a. Haurdunaldian, laugarren hilabetetik zazpigarrenera bitartean, [[hematopoiesi|organo hematopoietiko]] nagusia da. Jaiotzaren ondoren [[hezur-muin]]ak ordezten badu ere, zenbait gaixotasun hematologikotan gerta daiteke bareak berriro eginkizun hori hartzea.
 
* Odol-zelulen kontrola. [[Eritrozito]] eta [[plaketa]] zaharrak edo akastunak suntsitzen ditu, makrofagoen bitartez.<ref name="olivares"/> Barea erauzten bada, hezur-muinak eta gibelak egiten dute funtzio hori. Eritrozito, leukozito eta plaketen biltegia da.
 
== Gaixotasunak eta nahasmenduak ==