B2 bitamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
4. lerroa:
Gehienetan, erriboflabina FAD eta FMN [[koentzima|koentzimen]] osaketan parte hartzen du. Honela, [[arnasketa zelular]]rarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola [[Krebs zikloa]]n, [[arnas katea]]n eta lipidoen [[beta oxidazio]]an.
 
B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.
 
Iturburu nagusiak [[haragi]]ak, [[esne]]a eta [[esneki]]ak, [[zereal]]ak, [[legamia]]k eta [[barazki]] berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, egunero 1,1-1,4 mgr. bitarteko kopurua hartu behar da; haurdunaldian eta edoskitzean gehiago. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina [[iraitz-sistema|iraitz aparatuaren]] bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.