Arte (zuhaitza): berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
[[Fitxategi:Quercus ilex MHNT.2006.0.1268.JPG|thumb|''Quercus ilex'']]
'''Artea''' (''Quercus ilex'') ''[[Quercus]]'' generoko [[zuhaitz]] espezie bat da, [[Mediterraneo]] ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. [[Euskal Herria]]n, zuhaitz nagusietako bat da hegoaldean, [[Euskal Herriko klima#Mediterranear klima (Csa)|mediterranear klimako lur]] lehorretan. Euskal Herriko [[Euskal_Herriko_klimaEuskal Herriko klima#Klima_ozeanikoa_Klima ozeanikoa (Cfb)|klima ozeanikoko lurretan]], berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
 
Erdi mailako garaiera du. [[zurtoin|Enbor]] gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. [[Hosto iraunkor]]rak ditu, [[berde]] ilunak goitik eta [[gris]] antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.
Bi [[subespezie]] daude:
* ''Quercus ilex'' subsp. ''ilex''. Berezkoa da espeziearen eremuaren ipar eta ekialdean, [[Iberiar penintsula]]ren iparraldetik hasi eta [[Grezia]]raino ([[Euskal Herria]]ren klima ozeanikoko lurrak eta [[Pirinio]] ingurukoak barne). Hosto estuak; ezkurrak 2 cm luze, zapore mingotsa.
* ''Quercus ilex'' subsp. ''rotundifolia'' (sinonimoak: ''Quercus rotundifolia'', ''Quercus ballota''). Berezkoa da espeziearen banaketa eremuaren hego-mendebaldean, Iberiar penintsularen erdialdean ([[Euskal Herria]]ren isurialde mediterraneoa barne) eta hegoaldean, eta Afrika ipar-mendebaldean. Hosto zabalagoak; ezkurrak 2,5 cm luze, zapore gozoa.
 
=== Zurtoina ===