Greziako Aro Iluna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bronze-age-collapse.svg|thumb|300px|Brontze Aroaren suntsiketaren mapa.]]
'''Aro Iluna''' [[Greziako historia]]ren garaia da. [[Mizenastar zibilizazioa]]ren suntsitzetik (K.a. 1200-1100 urtetatik)
[[Aro arkaiko]] arte (K.a. VIII. mendera arte) doa. Urte horietaz oso informazio gutxi dago eta iturriak eskasak dira.<ref>María José Hidalgo de la Vega, Juan José Sayas Abengochea, José Manuel Roldán Hervás. ''Historia de la Grecia Antigua'', 73 or. Salamancako Unibertsitatea, 1998. ISBN 84-7481-889-3.</ref> Orain arte aurkitutako aztarna guztien arabera kultura greziarraren dekadentzia eta atzeraldiko garaia da. Urte horietan ere, poliki-poliki, [[brontze]]a [[burdin]]az ordezkatua izan zen.<ref>https://www.lacrisisdelahistoria.com/la-edad-oscura-de-grecia/</ref>
 
Aro Ilunaren kontzeptua ere [[Erdi Aroa]]ren lehenengo urteak definitzeko erabili izan da. Espezialista batzuen ustez hasierako urte horiek kultura arloko itzalketa izan ziren eta hori definitzeko "Iluna" hitza erabili izan da. Izan ere, beste iritzien arabera, itzalketa hori ez zen eman, kultura desberdin baten garapena baizik.
 
== Kausak ==
[[Mizenastar zibilizazioa]]ren desagerpenak Aro Ilunari eman zion hasera. Desagerpen horren arrazoiak ez daude garbi eta, gaur egun, oso fenomeno desberdinen ondorioa izan zela pentsatzen da.<ref>https://www.lacrisisdelahistoria.com/la-edad-oscura-de-grecia/</ref>
 
=== Tesi tradizionala ===
13. lerroa:
=== Itsasoko herrien tesia ===
[[Fitxategi:Javelin throwers Ancient Greece.png|thumb|250px|Greziarrak xabalinak erabiltzen.]]
Aro Ilunaren hasiera ere itsasoko herri batzuen inbasioekin lotu izan da. Egiptoko kostaldeko herrietan urte horietan horrelako inbasioen testigantzak daude eta, halaber, Mizenastar jauregien txikizioa, kronologikoki, antzeko urtetan dokumentatu dira. Testu batzuen interpretazioak dio, esaterako, [[Pilos]] hirian horrelako inbasioen beldur bizi zirela. Inbasio horiek [[Hititen Inperioa]]ren erorketarekin lotu izan dira: inperio horren amaierak [[Brontze Aroa]]<nowiki/>n bizi izandako oreka eta merkataritza sarea puskatu zuen. Ondorioz, nomada edo sasinomada ziren herri asko libre sentitu ziren horrelako ekintzak eta erasoak burutzeko.<ref>Sandars, N.K., ''The Sea Peoples: Warriors of the ancient Mediterranean 1250–1150 BC''. London: Thames and Hudson, c. 1978. ISBN 0-500-02085-X.</ref>
 
Dena dela, hainbeste herriren aldi bereko erasoak martxan jartzeko azalpena izan daitekeenik inoiz ez da oso garbi egon. Bat-batean herri txiki asko zibilizazio handien aurka aritzeko gauza izatea ez da erraza ulertzeko. Egeo itsasoko uharte askotan ez da inbasio horien aztarnarik ikusi, gainera, eta barrualdeko beste batzuetan, ordea, bai.
 
Dirudienez, herri erasotzaile horiek arma berriak zituzten: ezpata luzeak eta [[xabalina]]k. Agian horiek hiri-estatuei aurre egiteko abantaila eman zitzaien eta horretaz baliatu ziren.
39. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* {{en}}:[[Thomas R. Martin]]: ''An Overview of Classical Greek History from Mycenae to Alexander'', ''The Early Greek Dark Age And Revival in the Near East'' atala.
* {{en}}:[http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0009%3Achapter%3D3%3Asection%3D1 [[Perseus proiektua]].]
* {{en}}:[https://archive.org/details/greekdarkages00desb/page/n5 Anthony M. Snodgrass, ''The Dark Age of Greece: An Archaeological Survey of the Eleventh to the Eight Centuries BC'', Routledge, 2001. ISBN 0-415-93636-5]
{{autoritate kontrola}}