Ampere: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Unitate infotaula |irudi_oina=[[Amperemetro]] zaharra.}}
 
'''Ampere''' deritzo, nazioarteko SI unitate-sisteman, korronte elektrikoaren intentsitateari dagokion unitateari. Unitate honen izena [[André-Marie Ampère]] (1775-1836) fisikari frantziarraren ohorez eman zitzaion. Unitatearen izena —euskaraz ampere, alegia— letra xehez idazten da, izen arrunta baita.<ref>{{erreferentzia|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ampere|izenburua=Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
Ampere unitatearen sinboloa <math>\text {A}</math> da. Amperea SI sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da, metro (<math>\text {m}</math>), kilogramo (<math>\text {kg}</math>), segundo (<math>\text {s}</math>), kelvin (<math>\text {K}</math>), mol (<math>\text {mol}</math>) eta kandela (<math>\text {cd}</math>) unitateekin batera. Praktikan, amperearen definizioa erlazionaturik dago segundo batean gainazal bat zeharkatzen duen korronte elektrikoan pasatzen den karga elektrikoarekin; alegia, karga elektrikoaren desplazamenduarekin (fluxuarekin).
9. lerroa:
 
=== Antzinako Greziako filosofoek ezaguna zuten magnetismoa ===
Antzinako filosofo greziarrek konturaturik zeuden ezen, igurtzitako anbarezko materialek erakarri egiten zituztela gorputz arinak, hala nola txirlorak eta hautsa, eta gainera [[magnetita]] izeneko [[mea]] edo minerala gai zela burdina erakartzeko. Beraz ezaguna zuten [[Magnetismo|magnetismoamagnetismo]]a.
[[Fitxategi:De Magnete Title Page 1628 edition.jpg|thumb|193x193px|''De Magnete'' (1600) liburuaren izenburu-orrialdea.]]
 
17. lerroa:
Ondoko bi mendeetan, asko garatu zen fenomeno elektriko eta magnetikoei buruzko ezagutza:
 
* Jadanik XVIII. mendean bazekiten iparrorratzak perturbatu egiten zirela tximisten eraginez. Horrek [[Elektrizitate|elektrizitateaelektrizitate]]a<nowiki/>ren eta magnetismoaren arteko loturaren bat adierazten zuen, baina oraindik ezin zuten lotura hori ulertu, ez eta egoera hori esperimentu batean birsortu.
* [[Charles-Augustin de Coulomb|Charles-Augustin Coulomb]]-ek (1737-1806) enuntziaturiko elektrizitatearen eta magnetismoaren legeek bereizi egiten zituzten bi arlo horiek, nahiz eta forma matematiko berbera izan.
* [[Fitxategi:Ampere Andre 1825.jpg|thumb|203x203px|André-Marie Ampére.]]Ondoren, 1820an, [[Hans Christian Ørsted]]-ek (1777-1851) fenomeno berezia behatu zuen esperimentu batean: korronte elektriko jarraitua zeraman kable zuzen batek desbideratu egiten zuen ingurura hurbildutako iparrarrorratza.
* Urte berean, 1820an, [[André-Marie Ampère]]-k (1775-1836) agerian jarri zituen korronte elektrikoen eta efektu magnetikoen arteko erlazioa, eta ondorioztatu zuen ezen iman oro korronte elektrikoek sortuak zirela.
 
27. lerroa:
 
=== Lehenengo unitate estandarra, ''nazioarteko amperea'' ===
Nazioartean, korronte elektrikoaren unitatea definitzeko lehenengo estandarra 1983an Chicagon buruturiko Nazioarteko Kongresu Elektrikoan ezarri zen. Unitate hori finkaturik geratu zen handik hogeita bost urtera Londresen 1908an eginiko Nazioarteko Konferentzian. Bertan, era honetan definitu zen ''nazioarteko amperea'': <blockquote>«'''Nazioarteko amperea''' da korronte elektriko jakin baten intentsitatea, zeinak zilarraren deposizio elektrolitikoa eragiten duen zilar nitratoaren disoluzioa batean zehar pasatzean, zehazki <math>\text {0,001 118 g/s}</math> kantitatean».</blockquote>Izatez, nazioarteko ampereak <math>\text {0,99985 A}</math> balio zuen.
[[Fitxategi:Amperearen definizioa.png|thumb|Amperearen definiziorako elementuen eskema grafikoa.]]
 
=== Amperearen definizio modernoa ===
Pisu eta Neurrrien Nazioarteko Batzordeak era honetan eman zuen amperearen definizioa  1948an:<blockquote>«Ampere bat da korronte konstante baten intentsitatea, zeinak, espazio hutsean metro bateko distantziara dauden eta luzera infinitu eta sekzio zirkular baztergarriko bi eroale lerrozuzenetatik pasatzean, <math>2 \times 10^{-7} \text {N}</math> balio duen indarra sortzen baitu eroale horietako metro bakoitzeko.»</blockquote>Oinarrizko unitatea izanik, ampereak ez du beste ezein oinarrizko unitateren menpekotasunik, Aldi berean, oinarrizko magnitude fisikoa ''[[Korrontekorronte elektriko|korronte elektrikoa]]a'' da.
 
Definizio hori eman aurretik, zalantza egon zen oinarrizko magnitude fisikotzat [[Kargakarga elektriko|karga elektrikoa]]a hartzea, korronte elektrikoa hartu ordez. Karga elektrikoaren unitatea ''[[coulomb]]'' izenekoa da, eta zuzenki erlazionaturik dago ampere unitatearekin, era honetan hain zuzen: <math>\text { 1 C = 1 A s}</math>. Izan ere, bazirudien logikoagoa zela oinarrizko magnitudetzat karga elektrikoa hartzea, elektroien kantitatea adierazten baitzuen; baina, praktikotasungatik, korronte elektrikoa aukeratu zen, askoz errazagoa baita esperimentalki neurtzeko.
 
=== Amperearen birdefinizioa, 2019tik aurrera ===
Fisikaren eta teknologiaren arloetan izandako aurrerapenak direla eta, 2011-14 bitartean izandako bileretan, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen (frantsesez, ''Comité international des poids et mesures'', CIPM)<ref>{{erreferentzia|url=https://fr.wikipedia.org/wiki/Bureau_international_des_poids_et_mesures|izenburua=Bureau International des Poids et Mesures|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref> azpibatzorde baten proposamena kontuan harturik, oinarrizko zazpi unitateen definizioa zazpi konstante unibertsalen bidez ematea erabaki zen 2018ko 26. Batzar Orokorrean. Horren arabera, honako aldaketa hauek egitea erabaki zen, 2019ko maiatzetik aurrera indarrean jartzeko:<blockquote>«Betiere oinarrizko zazpi unitateak ('''''[[Segundo|segundoasegundo]]a''''', '''''[[Metro|metroametro]]a''''', '''''[[Kilogramo|kilogramoakilogramo]]a''''', '''''amperea''''', '''''[[Kelvin (unitatea)|kelvina]]''''', '''''[[Mol|molamol]]a''''' eta '''''[[Kandela (unitatea)|kandela]]''''') bere horretan gorderik, unitate horiek birdefinitu egin dira beraien balioak zazpi konstante fisiko unibertsalen bidez zehaztuz. Definizio berriek hobetu egin dute SI sistema, unitateen balioa aldatu gabe.»</blockquote>SI sistema zehazten duten zazpi konstante unibertsalak honako hauek dira:
 
* '''''Zesio-133 atomo ez-perturbatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia''''' <math>\Delta \nu_{\text {Cs}} = \text {9 192 631 770 Hz}</math> da,
45. lerroa:
* '''''Avogadroren konstantea'''''ren balioa <math>\text {1 }N_{\text {A}} =
\text {6,022 140 76} \times 10^{23} \text { mol}^{-1}</math> da,
* <math>540 \times 10^{12} \text { Hz}</math>'''''-eko erradiazio monokromatikoaren argi-eraginkortasuna'''''ren balioa <math>K_{\text {cd}} = \text {683 lm W}^{-1}</math> da.
 
Zazpi oinarrizko unitateak goiko taulan adierazitako moduan daude birdefiniturik zazpi konstante unibertsal horien bitartez.
 
Ondorioz, aurretik zeukan balioa aldatu gabe, 2019ko maiatzetik aurrera, amperearen definizio ofiziala era honetan ematen da: <blockquote>«'''Amperea''' da korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea. Beraren sinboloa A da, eta beraren balioa definiturik geratzen da oinarrizko karga elektrikoaren balio numeriko zehatza <math>\text {1,602 176 634} \times 10^{-19}</math> denean <math>\text {A s}</math> unitatetan ematean.»</blockquote>Zer esanik ez, amperea definitzean aldi berean definitzen da baita karga elektrikoaren unitatea ere, coulomb izenekoa, zeren, definizioz, <math>\text {1 A s = 1 C}</math> baita.
[[Fitxategi:Zero-Center Ammeter.JPG|thumb|Mikroamperemetro analogikoa zero zentral batekin.]]
 
55. lerroa:
{{sakontzeko|Amperemetro}}
 
Amperemetroa da korronte elektrikoaren intentsitatea amperetan neurtzeko tresna. Oro har, amperemetroa zirkuitua konektatzen da seriean, paraleloan jarritako erresistentzia batez, zeinari "''shunt erresistentzia''" deritzon. Funtsean galvanometro bat da, korronte elektrikoa detektatzeko tresna. Amperemetroak aukera du balio desberdinetako shunt erresistentziak erabiltzeko, horrela eskala desberdinetako intentsitateak neurtu ahal izateko; adibidez, mikroampereak neurtzeko balio dezake, baita miliampereak ere.
 
Mota askotako amperemetroak erabiltzen dira: magnetoelektrikoak, elektromagnetikoak, elektrodinamikoak... horietako batzuk analogikoak eta beste batzuk digitalak.
230. lerroa:
== Ikus gainera ==
 
* [[Korrontekorronte elektriko|korronte elektrikoa]]a
* [[Kargakarga elektriko|karga elektrikoa]]a
* [[Erresistentziaerresistentzia elektriko|erresistentzia elektrikoa]]a
* [[Ohmen legea]]
* [[ohm]]
239. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* [[:fr:Bureau_international_des_poids_et_mesures|Bureau International des Poids et Mesures (frantsesez eta ingelesez)]].
* [https://aapt.scitation.org/doi/abs/10.1119/1.2341955 A short history of the units in electricity] (ingelesez).
{{autoritate kontrola}}