Altsuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Baumhasel Stockausschlag.jpg|thumb|Bizantzioko hurritza (''[[Corylus colurna]]'') oinarritik sortutako altsumekin.]]
[[Fitxategi:Coppice stool2.JPG|thumb|Haltz beltz (''[[Alnus glutinosa]]'') motzondotik sortutako altsumak. ]]
'''Altsuma''' zuhaitz edo zuhaixkaka batek enbor, ipurdi edo sustraitik ematen duen [[kimu]] luzea da, batez ere lurraren parean ematen duena<ref>[https://www.bizibaratzea.eus/hiztegia?id_autoritatea=157 Altsuma] Bizi Baratzea webgunean, [[Jakoba Errekondo]], </ref>. [[Lepatu]] edo [[inausi]] ondoren botatzen dituen kimu berrietako bakoitza ere honela izendatzen da<ref>[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=altsuma Altsuma] Harluxet hiztegian.</ref>.
 
Altsumak [[zurgintza]]n erabiltzen dira, bai [[makila]]k egiteko (adibidez [[hurritz]]ekin<ref>{{erreferentzia|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2632/hurritza-edo-hurrondoa |izenburua=Hurritza edo hurrondoa |egilea= Jakoba Errekondo |argitaletxea=Argia |data=2019ko otsailaren 17a |sartze-data=2020-04-24}}</ref>) bai egurra lortzeko ([[moarratze]]a). Landare ekoizpenean ere erabiltzen dira [[ugalketa asexual]]ean.
 
== Baratzezaintzan ==
 
Altsuma bidezko ugalketa oso teknika erabilia da [[baratzezaintza]]n, [[hazi]] bidezkoa baino denbora laburragoan landare helduak lortzen baitira. Kasu batzuetan, ipurdi- eta sustrai-altsumek beren sustraiak dituzte, oraindik landare amarekin lotuta daudenean, eta horrek are gehiago bizkortzen du ugalketa. Gainera, landare bat altsumekin ugaltzean, ama-landarearen espezimen berdinak lortzen dira, [[ondare genetiko]] berarekin ([[klon]]ak).
 
[[Belaunketa]]<ref name=itsasmendikoi>{{Erreferentzia|url=http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/eima/eu_2010/adjuntos/landareekoizpena.pdf|egilea=Garai, Egaña eta Gorospe (Itsasmendikoi)|izenburua=Landare ekoizpena|data=}}</ref> teknika egokia da altsumak erraz sortzen dituzten landareentzat, hala nola [[fruta-arbola]]k eta [[mentu-oin]]ak. Neguan, landare-ama mozten da lurretik hamar bat zentimetrora. Udaberrian, ipurdian [[kimu]] berriak (altsumak) ematen ditu. 10 cm inguru direnean, tontor bat egiten da hondar eta [[lurrustel]] nahasketa erabiliz, eta altsumak erdi-lurperatu. Hurrengo neguan, altsumek sustraiak egin dituztenean, erauzi eta birlandatu behar dira landare berriak lortzeko.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Altsumatze]]a
 
== Kanpo estekak ==