Adranodoro Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
 
'''Adranodoro''' (K.a. III. mendea) [[Hieron II.a Sirakusakoa]]ren suhia zen, haren alaba [[Damarata]]rekin<ref>[[Tito Livio|Livio]], XXIV, 22.8.</ref> ezkonduta baitzegoen. Hieronek hil baino lehenago, gizon hau izendatu zuen, beste hamalauen artean, erregea izango zen hamabost urteko [[Hieronimo Sirakusakoa|Hieronimori]] kontseilua emateko. Adranodorok beste kontseilariak kanporatu zituen<ref>Livio, XXIV, 4.</ref> beharrezkoak ez zirela esanez, honela Hieronimoren aholkulari nagusia bilakatu zen. Adronodorok Hieronimo konbentzitu zuen aliantza [[Erromatar Errepublika|Erromatik]] [[Kartago]]ra aldatzeko<ref>Livio, XXIV, 5. </ref> eta bera jarri zen harremanetan [[Hanibal]]ekin<ref>Livio, [https://en.wikipedia.org/wiki/Ab_Urbe_Condita_Libri_(Livy) Ab Urbe Condita Libri xxiv. 4-7, 21-25]</ref>.
Hieronimo errege gaztea, ustela eta lizunkoia zen, geroko historialari batzuek Erromako [[Heliogabalo]] enperadorearekin konparatu dute. [[Deinomenes|Deinomenesek]]ek zuzendutako konspirazio batean hil zuten<ref>Livio, XXIV, 7.3-7.</ref>, 13 hilabeteko agintaldi eskas baten ondoren. Tito Liviok kontatzen du, Hieronimo hil zenean, Adranodorok bere bizitzagatik beldurrez, errege familiarekin Ortigia uhartean giltzaperatu zela, Lentinin, erregea hila izan zela zurrumurruak zeuden bitartean<ref group="Tito Livio, Ab Urbe condita libri, XXI-XXX.">Tito Livio, ''Ab Urbe condita'', XXI-XXX. liburuak, XIX, 21.</ref>.
 
Erromatarren aldeko fakzioa, botere hutsunea sortutakoa, Akradinan sartu zen eta, aletegi publikoa okupatu ondoren, hormek ondo babestua, agorara iritsi zen (egungo Sirakusako foroa), eta herri batzarrera deitu zuen. Alderdi demokratikoak Adranodori Ortigiaren giltzak ematea iradoki zion<ref>LIVIO: Op. cit. XXIV, 22.</ref>. Bere emazteak, amore ez emateko eta boterea tirano bezala hartzeko aholkatu zion arren, Adranodoro batzarrera agertu zen eta Ortigiaren giltzak eman zizkion, bere interes bakarra, Sirakusaren independentzia eta ondasun publikoa zela adieraziz. Uharteko gotorlekuan gordetako errege altxorra entregatu zuen, eta, beraz, Sopatrek eta Dinomenek (Lentiniren konspiratzailea) altxorraren zati bat ere ekarri zioten agorari. Adranodoro eta Temisto (Hieronimoren koinatua) magistratu eta armadako jeneral izendatu zituzten<ref>LIVIO: Op. cit., XXIV, 23.</ref>.
29. lerroa:
 
{{bizialdia||K.a. III. mendeko|}}
 
[[Kategoria:Sirakusako tiranoak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako militarrak]]