7 Eskale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
'''7 Eskale''' edo '''Zazpi Eskale''', [[Unai Iturriaga]]k, [[Josu Zabala Ajuriagerra]]k eta [[Igor Elortza]]k, [[1994]]ean sortutako musika taldea da. [[Basauri]]ko Trintxera elkartean elkartu ziren lehen aldiz hiru lagun hauek eta beste hiru musikariren laguntzaz, pobreziaren aurkako astean emanaldi bat burutu zuten. Emaitza ona irten zela ikusita, taldea osatzea erabaki zuten zazpigarren pertsona batekin eta horrela sortu zen 7 Eskale. Horrela, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan zehar kontzertuak ematen hasi ziren [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEKren]] laguntzaz.
 
[[1995]]eko [[Urtarrilaren 20]]an, [[Berriz]]ko [[Lorentzo Records]] estudioetan sartu ziren beraien lehen diska grabatzeko ([[Bertso berriak pobreziari jarriak]]). Disko honetan, musikari askoren laguntza izan zuten. Hala nola, [[Balerdi Balerdi]] taldeko kideak, [[Karlos Mahoma|Karlos Agirreurreta "Mahoma"]] edota [[Bixente Martinez]] bezalako musikariek hartu zuten parte grabazioan. Diskoa kaleratu eta kontzertu birari ekin zioten. Bira hau, [[1996]]ko [[Apiril|apirileanapiril]]ean amaitu zuten, [[Bilbo]]ko [[Kafe Antzokia]]n.
 
Urte horretan, berriz ere estudioan sartu ziren beste diska bat grabatzeko asmoz. Oraingoan, [[Mekoleta]]n Josu Zabalak zuen estudioan hasi ziren grabatzen. Grabazio honetan ere, musikari askok lagundu zien. Diska, [[1997]]an kaleratu zen [[Gaztelupeko Hotsak]] zigiluaren bitartez eta [[Barrenkaleko bluesak]] izena jarri zioten.