1984 (eleberria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''1984''' fikzio-politikako [[eleberri]] distopikoa da, [[George Orwell]]ek [[1948]]an idatzia. Bertan, nonahi dagoen [[estatu]]ak alderdi totalitarioko kideak lege eta arauak betetzera behartzen ditu doktrinamendua, propaganda, beldurra eta zigorraren bidez. Eleberriak ''Anaia Nagusia'' zelataria, 101. gela, pentsamendu-polizia eta hizketaberri (politikarien eta burokraten hizkuntza) bezalako kontzeptuak sortu zituen.
 
Eleberriak, [[Iona]] uharte bakartian idatziak, salmenta arrakasta handia izan zuen, eta [[XX. mendea]]n eragin handiena izan duen liburuetako bat da. XX. mendeko hasierako trilogia [[Distopia|distopikodistopikoko]]ko lan gorentzat jotzen da, [[Aldous Huxley]]ren ''[[Bai mundu berria]]'' eta [[Ray Bradbury]]ren ''[[Fahrenheit 451]]''ekin batera. [[2007]]an Txalaparta argitaletxeak eman zuen argitara [[euskara]]z lehendabizikoz, [[Oskar Arana]]ren itzulpena dela medio.<ref>[https://goiena.eus/arrasate/1386608847433-oskar-arana-arrasatearrak-1984-liburua-euskaratu-du ''Goiena.eus'': Oskar Arana aramaioarrak ''1984'' liburua euskaratu du.]</ref>
 
Askok paralelotasunak aurkitzen dituzte gaur egungo [[gizarte]]aren eta ''1984''ko munduaren artean, gizarte orwelliar bezala ezaguna izaten hasi denean bizi garela iradokiz. ''Orwelliar'' terminoa portaera totalitario eta errepresiogileak dituen gizarte edota erakundeen sinonimo bihurtu da.
 
== Zinemarako moldaketak ==
55. lerroa:
* Ozeania: [[Amerika]] osoa, [[Ozeano Atlantikoa|Atlantiko]] aldeko uharteak ([[Britainia Handia|Bretainia Handia]] eta [[Irlanda]] barne), [[Asia]] australa eta [[Afrika]]ko hegoaldeko zatia. Filosofia nagusiak Ingsoc (English socialism) du izena. Ozeaniak ez du hiribururik. Ingelesa [[Lingua franca (argipena)|lingua franca]] da eta ''hizketaberria'', hizkuntza ofiziala.
* Eurasia: [[Europa]]ko eta [[Asia]]ko iparraldeko lurraldeak, [[Portugal]]dik [[Bering (itsasoa)|Bering]] itsasarteraino. Boltxebismo berria da filosofia nagusia.
* Ekialdeko Asia: [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] eta [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] hegoaldeko herrialdeak, [[Japonia]] eta [[Mantxuria]]ko, [[Mongolia]]ko eta [[Tibet]]eko zati handia. Heriotzaren gurtza edo Norberaren suntsitzea da filosofia nagusia.
Halaber, hiru potentzien mugen artean bada eremu bat (lauki baten forma du) inork ere jarraitasunez beretzat eduki izan ez duena. [[Tanger]], [[Brazzaville]], [[Darwin (Australia)|Darwin]] eta [[Hong Kong]] dira lauki horren lau erpinak. Horiek jabetzeko, etengabeko gerretan dago Ozeania Eurasia edo Ekialdeko Asiarekin.
Istorio gehiena [[Londres]]en gertatzen da. [[Londres]] ''Lehenbiziko Aire-eremuko'' hiriburua da, Ozeaniako hirugarren probintziarik jendetsueneko hiriburua, hain zuzen.
69. lerroa:
=== Ministerioak ===
Gobernatzeko lau Ministerio eratu dira:
* Maitasunaren Ministerioa (hizketaberriz, Maiteminis) zigorrak ezartzeaz eta torturaz arduratzen da.
* Bakearen Ministerioa (Bakeminis) gerraz arduratzen da, baita gerra betierekoa izateaz ere. Etsaien kontrako gerra badago, herria bakean egongo da bere buruarekin. Iraultza gutxiago daude gorrotoa eta beldurra kanpora zuzendu ahal badira.
* Oparotasunaren Ministerioa (Oparominis) ekonomiaz arduratzen da, baita jendea iraupenaren mugan bizitzeaz ere, errazionamendu gogor baten bidez.