1905eko Errusiako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
}}
 
'''1905eko Errusiako Iraultza''' [[matxinada]] jendetsua izan zen, [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperio]]ann hedatu zen. Batzuetan gobernuaren aurkako erasoak egin zituzten baina beste batzuetan ez zuten helburu finkorik: [[terrorismo]], langileen [[greba]]k, nekazarien matxinadak eta altxatze militarrak izan ziren. Iraultzaren ondorioz, Inperioan [[monarkia konstituzional]] bat ezarri zen, Inperioko Dumak kontrolatuta.
 
{{esaera2|
38. lerroa:
 
== Jatorria ==
XX. mendearen hasieran, Errusian indarrean zegoen sistema politikoa [[Monarkiamonarkia absolutu|monarkia absolutua]]a zen. [[Tsar|Tsarrak]]rak botere guztiaren jabe zen eta nahiz eta parlamentu bat egon (Duma) ezin zion Tsarrari aurka egin. Erregimenaren aurka zeudenei polizia politikoak gogortasun handiz jazartzen zituen.
 
Ekonomia nekazaritzan oinarritua zegoen, biztanleriaren %80a nekazaria zen. Erabiltzen zituzten tresnak oinarrizkoak ziren eta landa-eremuak aberatsen eskuetan zeuden. Horren ondorioz, nekazariak miserian bizi ziren.
48. lerroa:
* Alderdi sozialista iraultzailea, nahiko moderatua eta [[Aleksandr Kerenski|Kerensky]] buru zuena.
* Alderdi demokrata konstituzionalista, monarkia parlamentarioa ezarri nahi zuen.
* [[Mentxebike|Mentxebikeak]]ak, sistema politiko liberal sozialista bat nahi zuten.
* [[Boltxebike|Boltxebikeak]]ak, Lenin buru zutela, proletalgoaren diktadura ezarri nahi zuten.
 
1905.urtean, Japoniaren aurkako gerra galdu egin zuten eta horren eta krisi ekonomikoaren ondorioz, matxinada ugari eragin zituen.
 
== Iraultza ==
1905eko urtarrilaren 22an (urtarrilaren 9a [[Egutegiegutegi juliar|egutegi juliarrean]]rean), “Igande Odoltsua” bezala ezaguntzen den egunean, langileen protesta martxa baketsu bat izan zen San Petersburgen. Martxa haren helburua tsarrari lan egoerak hobetzeko eskari bat egitea zen. Martxaren burua apaiz bat zen, Georgi Gapon, eta ez zuen kontsigna politikorik jarraitzen: nagusiki langileena eta nekazariena zen, gainera, langile askok ikur erlijiosoak zeramatzaten eta noski, desarmatuta zeuden.
[[Fitxategi:BloodySunday1905.jpg|thumb|Viacheslav Viskovski-ren ''Devyátoie yanvaryá'' (1925) filmeko irudia. Soldaduen ilara erakusten du manifestarien aurrean.]]
Manifestazioa era basatian geldiarazi zuten soldadu eta tropa kosakoek Neguko Jauregiaren parean; jendetza armagabeari tiro egin zioten eta bizirik atera zirenak kaleetan zehar jarraitu zituzten. Gaur egun, oraindik ere ez dira ados jartzen hil ziren pertsona kopuruekin: egunkariek 2000 hildako zeudela esan zuten, emakumeak, gizonak eta umeak. Nikolas tsarra, bien bitartean, ez zegoen hirian; izan ere, beldur zen eta hiria uztea erabaki zuen bere segurtasunagatik. Gobernuaren errepresio politiko odoltsuaren berriak zabaldu zirenean, protesta olatu bat zabaldu zen Errusia osoan zehar. Tsarraren eta nekazari eta langileen arteko harremana erabat endekatu zen.
 
Igande Odoltsuko errepresioak gizarte errusiarraren kontzientzia piztu zuen. Talde bakoitzak bere helburu zehatzak zituen. Mobilizatu ziren kolektibo nagusiak nekazariak (arrazoi ekonomikoengatik), langileak (arrazoi ekonomiko eta antiindustrialistengatik), intelektual eta liberalak (giza eskubideen urraketengatik), armada (arrazoi ekonomikoengatik) eta talde etniko minoritarioak (askatasun kultural eta politikoaren alde).
 
Nekazarien egoera ekonomikoa jasanezina zen, baina behar bezala antolatuta ez zeudenez, desabantailan kokatzen ziren. Altxamenduak biderkatu egin ziren urtea joan ahala, gehienak uda eta udazkenean izanik. Lur maizterrek tasa baxuagoak eskatzen zituzten, soldatapekoek soldata altuagoak eta jabego txikia zutenek lur kopuru zabalagoak nahi zituzten. Ekintzen artean aristokraten lurrak okupatzea edo erretzea, latifundioak, ehiza eta egurra arpilatzea zeuden. Gorrotoak lotura estua zeukan nekazarien egoerarekin; gauzak horrela, Livonia eta Curlandiako zonaldeetan, lurrik gabeko nekazariek eraso asko aurrera eraman zituzten eta sute asko hasi ere bai. Bestalde, [[Grodno]], Kovno eta [[Minsk|Minskeko]]eko lurraldeetan, ondorioak ez ziren hain kaltegarriak izan, nekazarien egoera ez zelako hain lazgarria.
 
1905eko gertaeren ondoren, nekazarien altxamenduak 1906an errepikatu egin ziren eta 1908ra arte iraun zuten. Gobernuaren partetik, nekazariek desiratzen zuten nekazal erreforma erreprimitu zuten.
 
Langileen erresistentzia medioa greba zen. Greba masiboak izan ziren San Petersburgen Igande Odoltsuaren ondoren. 400.000 langile baino gehiago izan ziren greba orokor baten parte hartzaile 1905eko urtarrileko azken egunetan. Jazoera hau azkar zabaldu zen Polonia, Finlandia eta kosta baltikoko gune industrialetara. Egutegi juliarreko urtarrilaren 13an, [[Riga|Rigan]]n 70 manifestatzaile hil ziren poliziarekin borrokan. Egun batzuk geroago 100 grebalari hil zituen inperioaren tropak Varsovian. Otsailean Kaukasoko meategietan grebak izan ziren eta Uraletako meategietan apirilean.
 
Martxoan, unibertsitate guztiak urte amaierara arte istera behartuak izan ziren; izan ere, ikasle zein irakasleak greba eta protesten bultzatzaileak ziren eta horietatik erradikalenak langileei batu zitzaizkien. Urrian, San Petersburgeko [[Soviet|Sovietak]]ak, [[Leon Trotski|Trotskik]] gidatzen zuen talde [[mentxebike]] batek, 200 fabriketako greba antolatu zuen, hau da, “Urriko Greba Handia”. Egun batzuetan zehar kapitala erabat paralizatuta geratu zen; tranbiak ez ziren igarotzen eta [[telegrafo]] zein telefonoek ez zuten funtzionatzen. Greba hau aitaren batean hedatu zen Moskura, eta urriaren 13rako trenbideen greba ofizialki aldarrikatu zen; ez zegoen tren aktiborik Errusiar Inperio guztian.
 
Gerra errusiar-japoniar odoltsu harekin ezegonkortasuna egon zen armadan 1904tik eta gobernuarentzat zailagoa izan zen tropen leialtasunarekin kontatzea handik aurrera. 1905eko otsailean, armada errusiarrak porrot egin zuen Mukdenen, 90.000 gizon galdu zituelarik. Maiatzean, Tsushimako guduan ontzidi japoniarrak garaitu egin zituen errusiarrak. Berri hauek zabaldu zirenean, Sergei Witte ministroak Japoniarekin bakea ezartzeko elkarrizketak hasi zituen; irailaren 5ean sinatu zen Portsmoutheko Akordioa. 1905ean hainbat altxatze izan ziren Sebastopol, Vladivostok eta Kronstadteko marinelen eskutik. Iturri batzuk 2000 biktimaz hitz egiten dute. Marinelen motinak ez ziren ongi antolatuak eta oso erreprimituak izan ziren; hala ere, gobernuak beldurra zeukan iritzi publikoaren ondorioz.
93. lerroa:
Liberalizazio sakonago bat eskatu ostean, Lehen Duma tsarraren eskutik deuseztatua izan zen 1906eko uztailean. Kadetsen esperantza eta gobernuaren beldurra nabarmena izan arren, jende masak ez zuen erantzunik eman. Hala ere, Piotr Stolypinen asasinatzearen saiakerak terroristen ehiza hasi zuen, hurrengo zortzi hilabeteetan mila urkatu utziko zituena (horregatik deitu zitzaion urkari “Stolypinen gorbata”).
 
Herrialdean ez zen erantzunik eman, botere politikoak tsarrarengan jarraitu zuen, ondasun eta aberastasunak nobleziarenak ziren bitartean. Dumaren eraketa eta errepresioak zenbait talde iraultzaile desegonkortu zituen. Taldeetako liderrak atxilotuak edo erbesteratuak izan ziren. Duda egoera hark erradikalak antolatu gabe mantendu zituen [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerrara]]ra arte.
 
=== Finlandia ===