Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Utrechteko Ituna''' edo '''Utrechteko Bakea''' hitzarmen-sail bat izan zen, [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]ri amaiera eman ziona. Itunaren ondorioz, [[Espainia]]k Europan zituen hainbat lurralde galdu zituen: [[Menorca]], [[Gibraltar]], [[Sizilia]], [[Napoli]] eta [[Sardinia]], besteak beste. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina [[Frantziako Erresuma|Frantziako koroan]] zuen eskubideari uko egin behar izan zion. Utrechteko Bakeak [[Britainia Handia]]ri ekarri zion onurarik handiena: jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen [[esklabotza|esklaboen]] salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna bereganatu zuen.
 
Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. [[Rastatteko Ituna]] sinatzearekin (1714) amaitu zen Utretchteko Bakea ezartzen. Bake-itun horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari [[Akadia (Frantzia Berria)|Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten Euskal Herriko arrantzaleek.
 
== Historia ==
10. lerroa:
Utrechteko Ituna [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hasi zen hitzartzen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
 
Lehenbizi, 1713ko apirilaren 11n Frantziak hitzarmen bana izenpetu zuen [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Savoia (eskualdea)|Saboia]] eta [[Prusiako Erresuma|Prusiarekin]]. [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] enperadorea izan zen hitzarmen hari kontra egin zion bakarra. Ingalaterrari [[Akadia (Frantzia Berria)|Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurraldeak, eta [[Antillak|Antilletako]] [[Saint Kitts|San Kristobal uhartea]] eman zizkion. Hitz eman zuen [[Dunkerque]]ko gotorlekua desegingo zuela batetik eta, bestetik, uko egingo ziela Luis XIV.ak ilobarengandik Espainian eta Ameriketan lortu zituen merkataritza abantailei. Frantziak, ordainetan, [[Alsazia]] (Alemaniarako giltza) eskuratuko zuen, [[Estrasburgo]] barne. Saboiako dukeari [[Saboiako dukerria|dukerriari]] zegokion lurraldea itzuli behar zion eta, horrez gainera, [[Alpeak|Alpeez]] haraindiko lurraldeak, [[Barcelonnette]]ren ordainetan. Prusiari, batetik, [[Suitza]]ko Neufchâtelgo printzerria, eta, bestetik, erreinu izateko eskubidea eman zizkion (enperadoreak 1700ean emana zion), eta espainiarren mendeko [[Gelderland]] emango ziola agindu zion. [[Tournai]] eta [[Ypres]] Herbehereen esku utzi zituen.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png | thumb | Utrecht, [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.]]