Pilar Sansinenea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
 
== Espeleologia ==
[[Fitxategi:Espeleologo gipuzkoarrak, 1940. hamarkada amaieran.jpg|thumb|Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoak, 1940. hamarkada amaieran. Ezkerretik eskuinera: [[Juan San Martin]], X, X, X, Pilar Sansinenea, [[Adolfo Leibar Axpe|Adolfo Leibar]]|alt=|420x420px]]
Sansinenea kobazuloen ikerketan aritutako lehen emakumeetako bat izan zen. Lehen kontaktua 1944ean izan zuen, [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunia]]<nowiki/>tik etorritako naturzale batzuei ([[Ramón Margalef|Ramon Margalef]] eta Francesc Español) [[Aralar]]<nowiki/>reko zenbait kobazulotara lagunduz. Kanpaina honek jarraipena izan zuen, eta katalanek animatuta (gehienak irakasleak eta Centro Excursionista de Catalunya-ko kideak), bultzatu zuten Sansineneak eta bere lagunek [[Natura zientziak|Natura Zientzia]] zale guztiak biltzeko erakunde bat: [[Aranzadi Zientzia Elkartea]].<ref>{{Erreferentzia|abizena=Goicoetxea Marcaida, Angel.|izenburua=La Sociedad de Ciencias Aranzadi Zientzi Elkartea : medio siglo de trabajos, 1947-1997|argitaletxea=Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzi Elkartea|data=1997|url=http://worldcat.org/oclc/492159382|pmc=492159382|sartze-data=2020-08-29}}</ref> 1949an Troskaetako aintzira gainditu zuen espedizioan parte hartu zuen.<ref>Elosegui J. ''Exploración de la "Laguna Deseada" en la cueva de Troskaeta (Ataun).'' Munibe 1950 vol.2 fasc.2 p.92-98.</ref> 1950etan “Primer Congreso Internacional de Estudios Pirenaicos” ospatu zen Donostian, eta bera euskal ordezkarietako bat izan zen. Urte berean, bere lagunekin batera [[Aizpitarteko leizeak|Aizpitarteko kobazuloetan]] laginketa [[Bioespeleologia Euskal Herrian|bioespeleologikoan]] arituko zen.<ref>Español F, Mateu J. ''Sobre algunos insectos cavernícolas del país vasco-navarro.'' Munibe vol.2, fasc.4, p.179.</ref> 1951ean Gesaltzako Lizuna ([[Oñati]]) esploratu zeneko operazio handian parte hartu zuen, antolakuntzan eta puntako taldearekin komunikazioan.<ref>Primer cursillo de iniciación a las Ciencias Naturales. Munibe 1951 - Volumen 3 - Fascículos 3-4, p.245-247.