Juana Inés de la Cruz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Biografia: AHIZPA zaharrenak, EZ arreba zaharrenak!
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Juana Inés Pedro Manuel de Asbaje y Machuca eta Isabel Ramírez de Santillanaren hirugarren alaba izan zen. Aita [[Gipuzkoa]]n, [[Bergara]]n seguru aski, sortutako militarra zen. Juana Ines jaio eta laister gurasoak banandu ziren. Haurtzaroa aitonaren etxaldean igaro zuen. Hiru urte zituela, eta amaren ezkutuan, arrebaahizpa zaharrenak irakurtzen irakatsi zion. Aitonaren liburutegian irakurzale bihurtu zen eta eskura zuen guztia irakurri zuen.
 
[[Mexiko Hiria]]n, izeba baten etxean urte batzuk igaro ondoren [[1664]] edo [[1665]]ean Espainia Berriko Erregeordearen gortean sartu zen, erreginaordearenerreginordearen dama. Gorteko hizketaldietan maila handiko teologo, filosofo, matematikari, historialari, humanistek parte hartzen zuten. Juanak idatzitako soneto, olerki eta eresiek oso harrera ona izaten zuten.
 
[[1667]]an [[karmeldar]] oinutsen [[komentu]] batean sartu zen baino hango bizimodu gogorra zela -eta eritu eta atera behar izan zuen. [[1668]]an San Jeronimoren ordenean sartu zen. Komentu horretan bizi guztia igaro zuen. Jeronimotarren araudiak ikastea, idaztea, solasaldiak egitea eta bisitak hartzea uzten zion.
 
[[1695]]ean Mexiko Hirian [[izurri buboniko]]a hedatu zen. San Jeronimoren komentuan ere moja asko eritu ziren. Juana Ines gaixotutako ahizpak zaintzen aritu zen bera ere kutsatu zen arte. [[Apirilaren 17]]an, 43 urte zituela hil zen.