Voyager 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
'''Voyager 1''' zunda espaziala [[1977]]ko [[irailaren 5]]ean jaurti egin zen [[Cañaveral lurmuturra|Cañaveral lurmuturretik]] [[Titan IIIE-Centaur]] kohete batez. [[Jupiter]]rera bere arreba zunda handia [[Voyager 2]] (16 egun lehenago jaurtia) baino lehenago ailegatu zen jaurtiketan aurkitutako orbita berezi bati esker. Hasiera batean, Voyager 1 [[Mariner programa]]n parte hartu behar zuen, [[Mariner 11]] izenaz.
 
== Ibilbidea ==
Voyager 1 proiektua [[NASA]]ko arrakastatsuenetariko bat da. Misioa [[1970]]ko hamarkadan planeten kokapen geometriko berezi bati abantaila ateratzeko diseinatu zen. [[Jupiter]], [[Urano (planeta)|Urano]], [[Saturno (planeta)|Saturno]] eta [[Neptuno (planeta)|Neptunoren]] kokapenak, 175 urtetik behin ematen dena, zundari bide planeta bakoitzaren ondotik pasatzeko aukera ematen zuen. Bide batez, planeta behatzeko, planetaren analisia egiteko eta planetaren bulkada grabitazionala erabiltzeko, hurrengo bidaia-tartera ailegatzeko, aukera ematen zuen. Zundaren propultsatzaileak zundaren norabidean zuzenketa txikiak egiteko besterik ez ziren erabili.
 
[[2007]]ko [[abuztuaren 10]]erako Voyager 1 [[Eguzkia|Eguzkitik]] 15.490 milioi kilometrotara zegoen (9.6 bilioi milatara; 14,36 argi-orduetara edo 103.6 [[Unitate astronomiko|UAtara]]), [[Heliofunda]] izeneko erregio espazial batera ailegatuz. Distantzia horretara seinaleek 14 ordu behar zuten [[JPL]]ra ailegatzeko [[Pasadena]]ra ([[Kalifornia]]). Zunda [[ibilbide hiperbolikoa]]n doa gaur egun. [[Pioneer 10]], [[Pioneer 11]], [[New Horizons]] eta [[Voyager 2]] eta Voyager 1 dira gaur egun dauden [[izarrarteko zunda]]k.
 
== Urrezko Diskoa ==
{{Sakontzeko|Voyagerren Urrezko Diskoa}}
Zunda honetan nahiz [[Voyager 1]]ean [[estralurtar]] bizi forma adimendun batek topa ditzan [[Voyagerren Urrezko Diskoa|Urrezko Disko]] bana doaz.
 
== Jupiter ==