Txikipedia:Sena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Banner|The Seine as seen from the Eiffel Tower, June 2002.jpg}} 500px|thumb|<center>Sena ibaiaren ibilgua '''Sena''' {{Txp|Frantzia|Frantziako}} biga...»
 
No edit summary
3. lerroa:
'''Sena''' {{Txp|Frantzia|Frantziako}} bigarren ibairik luzeena da, {{Txp|Loira}} ibaiaren ondoren. Guztira, 775 kilometro inguruko ibilgua du eta, besteak beste, {{Txp|Paris|Paristik}} igarotzen da; hiriko monumenturik ospetsuenetako asko ibaiaren ertzean daude.
 
Dijon hiritik hurbil hasten da, Côte-d'Or izeneko departamenduan, eta, ipar-mendebalderantz joanda, {{Txp|Mantxako kanala|Mantxako kanalean}} itsasoratzen da, Le Havre hiri ondoan.
 
Parisen sartzean, Sena ibaiak Marne izeneko {{Txp|ibaiadar|ibaiadarrarekin}} bat egiten du. Beste ibaiadar garrantzitsu batzuk Oise, Aube eta Yonne ibaiak dira.