Aragoi (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bardea singularra da euskaraz
5. lerroa:
Aragoi ibaiaren iturburua [[Huesca]]ko Astun ibarrean dago. Handik behera, hegoalderako norabidean egiten ditu Jakarainoko tartea. Hiri honetatik Esako urtegiraino mendebalderako norabidea dauka. Tarte honetan hartzen ditu Pirinioetako gailurretatik beheiti datozen ibaiadarrak: Aragoi Subordan, [[Veral]] eta [[Ezka]]. Esatik atera eta, orduko [[Nafarroa Garaia]]n sartua, hego-mendebalderako norabidea hartu eta [[Irati]]ren ura jasotzen du. Hau oso ibaiadar emaritsua da, [[Erro (ibaia)|Erro]], [[Urrobi]], [[Zaraitzu (ibaia)|Zaraitzu]] eta [[Areta ibaia|Areta]] ibaien ura biltzen duelako. Handik behera, emari txikiagoa duten [[Onsella]] eta [[Zidakos]]en ura jasotzen du<ref name=crana>[http://www.crana.org/themed/crana/files/docs/207/117/dossier_aragon_dosserdefinitivo.pdf Documento Técnico para la Participación Pública en la Cuenca del Aragón en Navarra] Crana.org</ref>. Azkenik, [[Funes]]en [[Arga]]rekin elkartu eta [[Milagro]] herritik hurbil Ebro ibaira isurtzen da{{lur erref}}. Nafarroan zeharkatzen duen zatiaren behereneko aldean —[[Zarrakaztelu]]tik Milagroraino— [[Aragoi beherea (Nafarroa)|Aragoi beherea]] izeneko eskualde geografikoa eratzen du.
 
[[Esako urtegia|Esakoa]] da Aragoi ibaiko urtegirik garrantzitsuena. [[1960]]an jarri zen abian, 470 hm³ko edukierarekin, eta [[BardeetakoBardeako ubidea|Bardeako ubidearen]]ren bidez 60.000 hektarea lur sail ureztatzeko erabiltzen da<ref name=crana/>.
 
=== Ibaiadarrak ===