Angel Etxaniz Olabarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
informazioa gehitu "Klub 34" atalean eta zuzenketa txikiak
15. lerroa:
Umetatik Ondarroan bizitakoa. Gurasoek (Patxi eta Maria) taberna bat ireki zuten herriko alde zaharrean. Taberna ezaguna eta herrikoia.
 
Urteetara, 1965ean, bera izan zen “Club“Klub 34” ireki zuena. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazteen dantzaleku erreferentea izan zen ordutik. Eta berak “Hogeitamalauko Angel” hartu zuen ezizen.
 
Angel Etxanizek 1978an Egin egunkarian zera idatzi zuen klubaren inguruan:
 
34 KLUB
 
- Betiko lekuan -
 
Euskadi bakar bakar bat dugu
 
Ama bat dugun bezala
 
Zazpi semeek aitortzen dute
 
Zuhaitz zaharrak denentzat badu
 
bere orrien itzala
 
Erbesteratuak itzalpe horretan
 
xamurki hartu ditzala
 
Agur bihotzez gure herritik
 
Jon Angel eta Mamarru
 
Herritik kanpo ibili arren
 
Euskadin duzue esparru
 
Odolzaleek hil nahi lituzke
 
zuen arima eta larru
 
Baina herria oihuka dago
 
zuekin beti Ondarru
 
Ez jakitunik baldin badago
 
zertan dan zuen borroka
 
Euskadi bakar eta askea
 
munduan zehar oihuka.
 
Aske izateko eskubidea
 
ez diezagutela uka
 
burujabetza iritsi arte
 
burruka ezin da uka
 
== Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean ==
37 ⟶ 89 lerroa:
 
== Erailketa ==
1980ko abuztuaren 30ean izan zen. Larunbat gau batez, ordu bata eta erdiak ziren eta asteburuaz gozatzen ari ziren inguruko gazte asko ClubKlub 34 dantzalekuan. Angel Etxaniz lanean, Noelia Olabarria (lehengusina) eta Pakita Urrestirekin batera.
 
Gizonezko bat sartu zen lehenik dantzalekura, takilan sarrera erosi ostean. Angel eta Noelia  ikusi zituen barran lanean, edatekoa eskatu eta berehala atera zen. Berriz sartu zen beste gizonezko batekin batera. Lehengoa aurpegi bistan eta pistola eskuan, Pakita takilan lanean ari zenari apuntatzen. Bigarrena aurpegia estalita eta metraileta eskuan, zuzenean joan zen Angel zegoen lekura eta tiroz hasi zen.  Bertan erail zuten Angel Etxaniz. Pakita eta Noelia larri zaurituta eraman zituzten Basurtoko ospitalera.
 
ClubKlub 34 barruan jaurtitako tiro haien hotsa Amaiak, Angelen emazteak, ere entzun zituen. Izan ere, Angel eta bere familia, ClubKlub 34 dantzalekua zegoen eraikin berean bizi ziren.
 
Une gogor horiek honela oroitzen ditu Amaia Bedialauneta bere emazteak:
58 ⟶ 110 lerroa:
 
== Ehorzketa ==
1980ko abuztuaren 31a, igandea, arratsaldeko 17:00etarako, ehorzketaren ordurako, jendez gainezka zeuden ClubKlub 34aren inguruak. Ondarroako herritarrez gain, inguruetako herritar eta politikari ezagun asko, tartean [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], bertaratu ziren azken agurra eman eta ingurukoei babesa ematera.
[[Fitxategi:Angel34kun enterru4.jpg|thumb|alt=|Musika plazan ekitaldi politikoa (pankartan Telesforo Monzon)]]
Agurra hastekotan zela, ezusteko iskanbila sortu zen kalean<ref>{{erreferentzia|izena=Patxo|abizena=Unzueta|urtea=1980-09-02|izenburua=Tensión en el funeral por el simpatizante de Herri Batasuna asesinado en Ondárroa|argitaletxea=El Pais|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=Gaztelania|url=https://elpais.com/diario/1980/09/02/espana/336693607_850215.html}}</ref>. Guardia Zibila agertu zen, kotxez, jendez gainezka zegoen kaletik pasatu nahian eta bozina joaz. Ez aurrera eta ez atzera, kotxean gidaria utzita jende artera jaitsi zen pistola eskuan oihukatzen. Asaldatu ziren herritarrak ere eta, istilu une hartan, pistola eskuetatik desagertu zitzaion kapitainari.