Alsazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Haut-Rhin → Rhin Garaia (4) using AWB
t clean up, replaced: Bas-Rhin → Rhin Beherea (4) using AWB
3. lerroa:
| ikur = Flag of Alsace.svg
| mapa_irudi = Rimex-France location Alsace.svg
| departamendu = [[Rhin Garaia]] (67)<br />[[Bas-Rhin Beherea]] (68)
| hiriburu = [[Estrasburgo]]
| biztanle = 1.794.000
15. lerroa:
'''Alsazia'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0036.pdf |egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0154.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2008-05-30|izenburua= 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak}}</ref> ({{lang-fr|Alsace}}; [[alsaziera]]z eta {{lang-de|Elsass}}) [[Frantzia]]ko ipar-ekialdeko eskualde historiko eta kulturala da, [[Alemania]] eta [[Suitza]]rekiko mugan kokatua, [[Vosgeak|Vosge mendien]] eta [[Rhin|Rhin ibaiaren]] artean, [[Jura]]ren iparraldean. 2016ko urtarrilaren 1a arte, Frantziako eskualde administratiboa izan zen; harrezkero [[Ekialde Handia]] eskualdearen zati da<ref>[https://www.legifrance.gouv.fr/affichTexte.do;jsessionid=9FECBA9D9314D1D2C093CF793C886ED5.tpdila21v_1?idSectionTA=JORFSCTA000030109623&cidTexte=JORFTEXT000030109622&dateTexte=29990101 ''Loi n° 2015-29 du 16 janvier 2015 relative à la délimitation des régions, aux élections régionales et départementales et modifiant le calendrier électoral''], legifrance.gouv.fr</ref>.
 
[[Rhin Garaia]] (67) eta [[Bas-Rhin Beherea]] (68) departamenduek osatzen dute, hego eta iparraldean, hurrenez hurren. [[Prefektura]] [[Estrasburgo]]n zegoen, eta hura da udalerri nagusia (272.975 bz. [[2006]]an). Harekin batera, [[Mulhouse]] (110.514 bz.) eta [[Colmar]] (67.163 bz.) eta [[Haguenau]] nabarmentzekoak dira.
 
== Geografia ==
Muga hauek ditu: Iparraldean [[Renania-Palatinatua]] eta ekialdean [[Baden-Württemberg]] (biak [[Alemania]]ko estatuak), mendebaldean [[Lorrena]] eta hego-mendebaldean [[Franche-Comté]] eskualde frantziarrak eta hegoaldean [[Jura kantonamendua|Jura]], [[Solothurn kantonamendua|Solothurn]], [[Basilea Herrialdea]] eta [[Basilea Hiria]] ([[Suitza]]ko kantoiak).
 
Honako eskualde historikoek osatzen dauzka Alsaziak: Hardt, Harth, Nordgau eta Sundgau, nahiz gaur Rhin Garaia eta Bas-Rhin Beherea departamenduetan banatzen den.
 
== Inguru naturala ==
29. lerroa:
 
== Historia ==
[[Zelta|Zeltek]] hartu ondoan, [[Julio Zesar|Zesarrek]] konkistatu zuen Alsazia K.a. 58an, Goi Germania probintzia barnean sarraraziz. [[Klovis I.a|Klovisek]] menderatu ondoan (496), bertan egokitu ziren frankoen agindura zeuden alemaniarrak, Germania edo Suabiako konderriaren mende. 774-776 urteetan konkistatua, bitan banatu zuten Alsazia [[karolingiar leinua|karolingiarrek]]: Nordgau eta Sundgau. Karlomagno hil ondoan, Alsazia [[Lotaringia]] barnean geratu bazen ere (Verdungo Ituna, 843), Luis Germaniarrak bereganatu zuen lurraldea eta, zortzi mendetan zehar, Alemaniako historiari lotua agertzen da Alsazia. [[Habsburgo]]tarren mendean egon ondoan, XV-XVI. mendeetan, Alsazia [[Pizkundea|Errenazimentu]] eta [[Erreforma]]ren alde jarri zen. [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ren ondoan (Münster-Westphaliako Ituna, 1648), frantsesen eraginpean geratu zen eta 1681. urtean, [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.a]] garaile sartu zen Estrasburgon. Iraultza garaian, bi departamendu eratu ziren Alsazian: Rhin Garaia eta Bas-Rhin Beherea. Vienako itunaren arabera (1815) Frantziak bere mende gorde bazuen ere, 1871. urtean, alemaniarren eskuetara igaro zen Alsazia. Frantziako gobernuak bultzaturiko politikaren ondorioz, biztanleriaren % 10 Alsazia utzi eta erbestera, Aljeriako Kabiliara nagusiki, joan zen. [[Lehen Mundu Gerra]] galdu ondoan, Alemaniak utzi behar izan zuen berriro eta, 1940ko ekainean, berriz ere hartu zuten oste alemaniarrek, 1945ean berriz galdu zuten arte. 1949tik aurrera, Estrasburgo, Alsaziako hiriburua, Europako Kontseilu eta [[Europako Parlamentua|Europako Legebiltzarraren]] egoitza da.
 
== Biztanleria eta ekonomia ==