Angel Etxaniz Olabarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
loturak
No edit summary
60. lerroa:
1980ko abuztuaren 31a, igandea, arratsaldeko 17:00etarako, ehorzketaren ordurako, jendez gainezka zeuden Club 34aren inguruak. Ondarroako herritarrez gain, inguruetako herritar eta politikari ezagun asko, tartean [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], bertaratu ziren azken agurra eman eta ingurukoei babesa ematera.
[[Fitxategi:Angel34kun enterru4.jpg|thumb|alt=|Musika plazan ekitaldi politikoa (pankartan Telesforo Monzon)]]
Agurra hastekotan zela, ezusteko iskanbila sortu zen kalean<ref>{{erreferentzia|izena=Patxo|abizena=Unzueta|urtea=1980-09-02|izenburua=Tensión en el funeral por el simpatizante de Herri Batasuna asesinado en Ondárroa|argitaletxea=El Pais|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=Gaztelania|url=https://elpais.com/diario/1980/09/02/espana/336693607_850215.html}}</ref>. Guardia Zibila agertu zen, kotxez, jendez gainezka zegoen kaletik pasatu nahian eta bozina joaz. Ez aurrera eta ez atzera, kotxean gidaria utzita jende artera jaitsi zen pistola eskuan oihukatzen. Asaldatu ziren herritarrak ere eta, istilu une hartan, pistola eskuetatik desagertu zitzaion kapitainari.
 
Amaia Bedialaunetak hala kontatzen du: “El día del funeral nos disponíamos a conducir el féretro a la inglesia, un concge de la Guardia Civil abrió paso entre bocinazos entre la multitud que se acercó a acompañar el cuerpo. Hubo una reacción de repulsa. En pocos minutos llegaron refuerzos del cuartel que estaba a 200 metros. En medio del caos que crearon registraron nuevamente el local e incluso dentro del féretro”.