Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
37. lerroa:
[[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo I.ak]] gotorleku bat zuen hego-mendebaldean, baina Llywelynen armadak Eduardorena birrindu zuen. Henrike III.ak eta bere semeak kontraeraso prestatu zuten [[Chester]]retik, baina hilabete baino lehen [[Westminster]]rera bueltan ziren: Gwyneddeko buruzagiak Four Cantrefs berriz berreskuratu zuen. 1258ko hasiera, azkenean, bere garaipen militarrak aitortza formal bihurtzen eman zuen, beste jaun galesen aitortza onartzen. Ordutik aurrera, bere burua [[Eryri]]ko (Snowdoniako) jaun izatetik [[Galesko printze]] titulua eskatzera pasa zen.<ref name=":6"/>
 
1263an, bere indarrak Marketako muineraino zuzendu zituen, eta Brecon, Abergavenny eta Glamorgan (edo Sir Forgannwg galesez) garaiko galesek abegitsu hartu zuten.<ref name=":2" /> Bere ekimen militarra bat etorri zen une bereko Ingalaterrako nobleen erreboltarekin, eta horrek erraztu egin zuen bere ahalegina. Urte horretan bertan, [[Dyserth]] eta [[Deganwy]] errege gaztelu gotorrak menpean hartu ondoren, bere burua Galesko printze izendatu zuen.<ref name=":0" /> Erreboltari ingelesen buruzagiak, etaSimon V.a Monfortekoak, hain zuzen, bat egin zuen Llywelynekin 1264an.<ref name=":2" /> Henrike III.a erregeak, Eduardo I.a semea mandatari bidalita, bakea sinatu zuen Llywelynekin: [[Montgomeryko Hitzarmena]]. 1267ko iraileko hitzarmen horretan, gaztelu garrantzitsuenen eta Galesen gaineko nagusitza, eta Ingalaterrako erregeak Galesko printze titulua onartu zion, baita bere ondorengoei ere (ordu arte inoiz ez gertatua). Galeseko printzea goxoki belaunikatu zen Ingalaterrako erregearen aurrean. basailu gisa,<ref name=":0">Morris, M. 2009, 141-142. or.</ref> eta Galesko lurraldearen hiru laurdenen gaineko nagusia zen: 200.000 herritar.<ref name=":2" />
 
== Eleanor Montfortekoarekin ezkondu ==