Anne Brontë: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Biografia egin
2. lerroa:
'''Anne Brontë''' ([[Thornton]], [[1820]]ko [[urtarrilaren 17]]- [[Scarborough]], [[1849]]ko [[maiatzaren 28]]) eleberrigile ingeles bat izan zen.
Urte bete zuela umezurtz gelditurik, ahizpen antzera heziketa latza jaso zuen aitaren ondoan. Familia inguru itxi hartan literatura izan zuten atsegin iturri bakarra, eta Annek gazterik ekin zion idazteari. Ahizpekin batean sortua zuten ikastetxeko irakasle-bizimodu hartan oinarriturik idatzi zuen bere lehen eleberria: ''[[Agnes Grey]]'' (1847). Bigarrena, ''The Tenant of Wildfeld Hall'' (''[[The Tenant of Wildfell Hall|Wildfell Halleko maizterra]]'') (1848), bi urte geroago azaldu zen.
 
== Bizitza ==
[[Anne Brontë]] Thorntonen jaio zen, sei anai-arrebetik txikiena izan zen, haren haurride handiak hauek ziren: Maria (1814), Elizabeth (1815),eta [[Dewsbury|Thornton]] jaiotakoak Charlotte (1816), Branwell (1817) eta Emily (1818).Bere aita irlandar jatorriko gurgarria zen, Patrick Brontë, bera izan zen Anneren fedetasunaren arduraduna. 1820an bere aita [[Haworth|Hawortheko]] [[Erretore|erretorea]] izendatu zuten, eta hara bizitzera joan zen familia guztia.
 
Haworthen lau anai-arreba txikiak euren idazteko ahalmena garatu zuten fikziozko munduak sortuz, Charlotte eta Branwell ''Angria'' erreinuko istorioak asmatu zuten; Emily eta Anne, berriz ''Gondal'' erreinukoak.
 
Hala ere, Annen ama, Maria Branwell, 1821ean hil zen 38 urterekin, obulutegiko minbiziagatik, eta Anne bere anai-arrebekin batera euren aitaren mende gertau ziren. 1924an, Charlotte eta Emily haien arreba nagusiekin batera, Maria eta Elizabeth, Clergy Daughters eskolara bidali zituzten, [[Lancashire|Lancashiren]] ( eskola horretan iradokitzen da [[Jane Eyre|Jane Eyren]], Charlotten eleberria, agertzen den eskola). Zoritxarrez, eskolaren ezin txarrago egoera zela eta, Maria eta Elizabeth [[Tuberkulosi|tuberkulosiz]] hil ziren, eta Charlotte eta Emily eskolatik atera zituzten.
 
Txikitatik Annek osasun makala izan zuen, asma krisialdi ugari sufritu bazituen. Horrrek behartu zuen Anneri denbora asko pasatzera etxean, eta momentu horiek erabili zituen irakurtzeko eta idazteko, bere sormena garatuz.
 
15 urte zituela, bere aitaren etxetik joan zen, etxe-andereño moduan lan egiteko. Lan egin zuen bi familiatan: Blake Halleko Ingham familiarentzat, [[Mirfiel|Mirfield-tik]] hurbil, eta Thorp Greeneko Robinson familiarentzat, [[Tor kulkarnii|Tork]]-tik hurbil. Anneri ez zitzaion bere lana batere gustatzen, lan bakartia eta adoregabetua zen berarentzat, atseden bakarra aurkitzen zuen udako oporretan Robinson familiarekin, [[Scarborough|Scarboroughra]] joaten zirenean. Horrez gain, bere asmoa zen bere aitarengandik independentzia ekonomiko lortzea eskondu gabe, eta garai hartan etxe-andereñoa izatea zen emakumeen aukera bakarra euren kabuz dirua lortzeko; hori dela eta, Anne hamar urte baino gehiago jardun zuen lan horretan.
 
Ingham familiarekin esperientzia txarra bizi zuen Anne, ezinezkoa egin zitzaion familiako umeak bere gizarte-hezkuntzatik heztea, hezigabeak baziren eta euren gurasoak gaizki hazten zituzten. Hortaz, Anne beste familia bat bilatu zuen, baina Inghamekin bizi izandako frustrazioa erabili zuen bere lehenengo eleberria idazteko, [[Agnes Grey]] ([[1847]]).
 
Robinson familiarekin hasi zen lanean, kasu honetan bi ahizpak ziren bere ikalseak. Hasiera batean, bi nesken portaerak Ingham familiako umeen portaerara gogoarazten zion, baina denborarekin lortu zuen neskak irakastea, eta hiruren artean lotura estua sortu zen. Horrez gain, Robinson bikotea seme bat zuen, Edmund; beraz Anne bere anaia Branwell, umearen musika irakasle moduan familian sartu zuen. Baina, Branwellek bi urtez iraundako amodio bat izan zuen umearen amarekin Lydia Robinson. Bien arteko erlazioa errebelatu zenean itzelezko eskandulua izan zen, eta tragedia handia Brontë eta Robinson familientzat.
 
Gertaera horren ostean, Branwell alkoholdun bihurtu zen, eta berriz ere, bizitako drama, Anneri balio zitzaion ''[[The Tenant of Wildfell Hall|The tenant of Wildfell Hal]]''l ([[1848]]) idazteko. Hala ere, eleberriak kritika txarrak jaso zituen, eskandalagarria eta desegokia kontsideratu zutelako.
 
Bere bi arrebekin batera, [[Charlotte Brontë]] eta [[Emily Brontë]], olerki liburu bat idatzi zuten [[1846|1846an]], eta bakoitzak izengoiti desberdin bat erabili zuen: Currer (Charlotte), Ellis (Emily) eta Acton (Anne) Bell.
 
Anne ez zen inoiz ezkondu, baina bai mantenmindu zen [[William Weightman|William Weightmanez]], bere aitaren laguntzailea; zoritxarrez, WiIlliam koleraz hil zen bien arteko erlazioa garatu baino lehenago. Gertaera hark eragin handia zian zuen Anneren lan gehienetan.
 
Anneren ametsa idazlea izatea zen, baina [[1848]]<nowiki/>ko irailean [[Tuberkulosi|tuberkulosiak]] Branwell hil zuen, eta gaixotasunak gauza bera egin zuen Emily-rekin hiru hilabete beranduago. Azkenean, [[1849|1849ko]] maitzean, 29 urterekin Anne tuberkulosis hil zen, [[Scarborough|Scarboroughen]].
[[Fitxategi:Bronte poems.jpg|thumb|[[Charlotte Brontë|Chalotte]], [[Emily Brontë|Emily]] eta Anne idatzitako olerki liburua]]
Bizirik dirauen azkena Charlotte izan zen, Brontëtik bakarra izan zen ezkontzen eta haurdun geratzen, baina erditze baino lehenago hil egin zen haurdunaldiko konplikazioengatik. Anneren heriotzaren ostean sei urte gehieago iraun zituen.
 
== Erreferentziak ==