Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
58. lerroa:
Gerra muga guztian zehar hasi zen, baina erdialdeko markan ziren guduak gogorren. Eduardo I.ak erresuma osoko gerra hornigaiak eta tropak ekarri zituen, arkulari osteak Gaskoiniatik errekrutatu, itsasontziak alokatu, bideak zein gotorlekuak sendotu eta zaldizkoen kopuru handiak elkartu. Llywelynek [[Dolforwyn]]<nowiki/>en zuen bere gaztelu galant berria, baina martxorako ingelesek kontrolpean zuten. [[Powysko Erresuma|Powys]] oso goiz okupatu zuten, eta gero Galeseko Marka. Abuzturako, erdialde eta hegoaldeko jaun galesek bizkarra eman zioten Llywelyni. Marc Morrisek haien gaineko aginte hertsatzailea jotzen du horren arrazoitzat.<ref name=":1">Morris, M. 2009, 157-158. or.</ref>
 
Artean, baina, LlywelynekLlywelyn Gales iparraldeko [[Gwyneddeko Erresuma|Gwyneddeko]] bere erresumaren jabe zen, [[Eryri]]n (Snowdonian) oinarritua, baina Daffydd eta Owain anaiak zituen kontra, uste baitzuten Ingalaterrako erregearekin elkartuz gero eskualde zabalen jabetza eskuratu eta berreskuratuko zutela. Abuztuaren erdialdetik, [[Chester]] hiribildutik Eduardo I.ak bere gerra makineria guztia mugitu zuen mendebalderantz. Bere tropak 15.000ra heltzen ziren, toki askotatik etorriak. Eduardoren hurrengo pausoa [[Ynys Môn]] uharte garrantzitsua menderatzea izan zen; era horretan, Llywelyn setiatuta utziko zuten eta, garrantzitsuago, haren erresumako zerealen biltegi eta nekazaritza lur handiena eskuratuko zuten, soldaduen elikadura bermatuz. Irailaren 11rako, defendatzeko eta bere gudarostea elikatzeko modurik gabe, printze galesak amore eman zuen.<ref name=":1" />
 
=== Bake hitzarmena ===