Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
33. lerroa:
1256rako, Ingalaterrako [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo errege gazteak]] bere manera zakarrak erakutsi zizkien galesei, eta Gwynedden, bertako seme batenera jo zuten galesek babes bila: Llywelyn, dinamikoa eta buruzagi senekoa. Llywelynen arrakastak lagun gales berriak erakarri zizkion. Ingelesek desjabetutako beste jaunek [[Gwyneddeko Erresuma|Gwynedd]]<nowiki/>eko jaunaren indar oso izan zuten lagun eta, haren bitartez, beren lurraldeak berreskuratu zituzten.
 
1256ko abendu eta 1257 hasieran, Llywelyn [[Powysko Erresuma|Powys]] eta [[Deheubarth]] beste bi erresuma (printzerri) gales zaharretan barneratu zen. Powys Fadogeko jaunen atxikimendua lortu zuen, Powys Wenwynwyn kontrolpean hartu zuen, baita segurtatu ere Deheubartheko agintea leial zitzaizkionen eskuetan zegoela. Pura Walliako buruzagi ez ezik, bertako jaun bihurtu zen.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=BBC Wales - History - Themes - Llywelyn ap Gruffydd - The rise to power|url=https://www.bbc.co.uk/wales/history/sites/themes/society/royalty_llywelyn_ap_gruffydd.shtml|aldizkaria=www.bbc.co.uk|sartze-data=2020-08-21}}</ref> Ordurako, bere arrakasta hain handia zen, non [[Galesko markak|Gales hegoaldeko kostaldeko marketako]] jaunei ere erasoka hasi zitzaien. Galesak denak ziren harekin.<ref name=":6">Morris, M. 2009, 31-35.</ref>
 
[[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo I.ak]] gotorleku bat zuen hego-mendebaldean, baina Llywelynen armadak Eduardorena birrindu zuen. Henrike III.ak eta bere semeak kontraeraso prestatu zuten [[Chester]]retik, baina hilabete baino lehen [[Westminster]]rera bueltan ziren: Gwyneddeko buruzagiak Four Cantrefs berriz berreskuratu zuen. 1258ko hasiera, azkenean, bere garaipen militarrak aitortza formal bihurtzen eman zuen, beste jaun galesen aitortza onartzen. Ordutik aurrera, bere burua [[Eryri]]ko (Snowdoniako) jaun izatetik [[Galesko printze]] titulua eskatzera pasa zen.<ref name=":6"/>
 
1263an, bere indarrak Marketako muineraino zuzendu zituen, eta Brecon, Abergavenny eta Glamorgan garaiko galesek abegitsu hartu zuten.<ref name=":2" /> Urte horretan bertan, [[Dyserth]] eta [[Deganwy]] errege gaztelu gotorrak menpean hartu ondoren, bere burua Galesko printze izendatu zuen, eta Henrike III.a erregeak, Eduardo I.a semea mandatari bidalita, bakea sinatu zuen Llywelynekin: [[Montgomeryko Hitzarmena]]. 1267ko iraileko hitzarmen horretan, gaztelu garrantzitsuenen eta Galesen gaineko nagusitza, eta Ingalaterrako erregeak Galesko printze titulua onartu zion, baita bere ondorengoei ere (ordu arte inoiz ez gertatua). Galeseko printzea goxoki belaunikatu zen Ingalaterrako erregearen aurrean.<ref name=":0">Morris, M. 2009, 141-142. or.</ref>
 
== Eleanor Montfortekoarekin ezkondu ==