«Elkarrekintza nuklear bortitz»: berrikuspenen arteko aldeak

Orrazketa batzuk
(Testua eta irudiak osatzen ari naiz.)
(Orrazketa batzuk)
Fitxategi:Harald Fritzsch, 2011.jpg|Harald Fritzsch (1943)
Fitxategi:MurrayGellMannJI1.jpg|Murray Gell-Man (1929-2019)
</gallery>Indar nuklear bortitzari ez dio eragiten partikulen [[karga elektriko]]<nowiki/>ak: protoiek eta neutroiek berdin jasaten dute elkarrekintza bortitza. Indar nuklear bortitza azaltzen duen teoria kromodinamika kuantikoa da, Harald Fritzsch, Heinrich Leutwyler (1938) eta [[Murray Gell-Mann]] fisikariek 1973an proposatua.
 
== Historia ==
 
== Elkarrekintza nuklear bortitzaren oinarrizko printzipioak ==
[[Fitxategi:Oinarrizko partikulen eredu estandarra.png|thumb|330x330px|Oinarrizko partikulen eredu estandarra.]]Elkarrekintza nuklear bortitzaren azalpena materiaren oinarrizko partikulak biltzen dituen ereueredu estandarraren barnean egiten da.
 
=== Eredu estandarreko oinarrizko partikulak<ref>{{erreferentzia|izena=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/eredu%20estandar|abizena=Antton Gurrutxaga, "Eredu estandarra" artikulua euskaraz, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan|urtea=|izenburua=|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu}}</ref> ===
Hogeigarren mendearen bigarren erdialdean egindako hainbat lan teoriko eta esperimentalen ondorioz, hasierako hiru partikula azpiatomikoen oinarrian beste hainbat partikula eta elkarrekintza agertu ziren. Horiek guztiak eskematikoki adierazita daude alboko taulan. Bertan partikula bakoitzari dagokion [[masa]] (<math>\text{eV/c}^{2}</math> unitatetan), [[Karga elektriko|karga]] (elektroiaren karga unitatetzat hartuta), [[Spin|spina]] eta izena adierazita, eta mota bakoitzekoak kolorez bereizita.
 
Taulan bi motatako oinarrizko partikulak daude adierazita: [[Fermioi|fermioiak]] (quarkak eta leptoiak) eta bosoiak (elkarrekintzaren indar-bitartekariak). Fermioiek spin ez-osoa dute, eta Pauliren esklusio-printzipioa betetzen dute. Hamabi fermioi daude, eta bakoitzak bere [[antipartikula]] du. Fermioietan, leptoiak eta quarkak bereizten dira. Leptoiei ez die elkarrekintza bortitzak eragiten, baina bai interakzio ahulak eta, karga badute, baita interakzio elektromagnetikoak ere. Hiru leptoi kargadun daude: [[Elektroi|elektroia]], [[Muoi|muoia]] eta [[Tau (partikula)|tau partikula]]. Gainerakoak, hiru neutrinoak ([[Elektroi neutrino|elektroi-neutrinoa]], [[Muoi neutrino|muoi-neutrinoa]] eta [[Tau neutrino|tau-neutrinoa]]), kargarik gabeak dira, eta interakzio ahulak soilik eragiten die. Neutrinoak oso zailak dira detektatzen, eta masarik izatekotan, oso txikia delako ustea da nagusi. Quarkak leptoiak baino astunagoak dira, eta karga elektriko frakzionarioa dute, <math>2/3</math> edo <math>-1/3 </math> aldiz elektroiarena; leptoiek, ordea, elektroiaren karga edo karga nulua.
 
=== Quarkak protoi eta neutroiaren osagaia<ref>{{erreferentzia|izena=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/quark|abizena=Antton Gurrutxaga, "Quark" artikulua euskaraz, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi EntziklopedikoanEntziklopedikoa.|urtea=|izenburua=|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu}}</ref> ===
Quarken arteko ezaugarri bereizgarria elkarrekintza bortitza da, nahiz eta ekarrekintza elektromagnetikoan eta ahulean ere parte hartzen duten. Ez dira bakarka ageri, beste partikula batzuetan "konfinaturik" baizik. Badira hiru quarkez osatutakoak ([[hadroi]] deritze), hala nola protoiak edo neutroiak. Quark eta antiquark bat elkartzen direnean, [[Mesoi|mesoiak]] sortzen dira. Bi mota horiek ezin dira gaur egun oinarrizko partikulatzat hartu, partikula konposatutzat baizik.
 
<gallery widths="200" heights="160">
Fitxategi:Protón-Estructura de Quarks.png|Protoia bi ''gorantz-''quarkez (''up'', u) eta ''beherantz''-quark (''down'', d) batez dago osaturik.
Fitxategi:Neutrón-Estructura de Quarks.png|Neutroia bi ''beherantz-''quarkez eta ''gorantz-''quark batez dago osatuta.
1.067

edits