Elkarrekintza nuklear bortitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Testua eta irudiak osatzen ari naiz.
20. lerroa:
Hasieran, soilik proposamen teorikotzat hartu zen ideia, baina 1937an [[Erradiazio kosmiko|izpi kosmiko]]<nowiki/>etan berak aipatutakoaren antzeko partikula bat aurkitu ondoren —[[pioi]] izenekoa—, zientzialariek oso kontuan hartu zuten berak proposaturiko hipotesia. Dena den, gerora bestelako mesoiak aurkitzean, haren eredua desegokia zela ikusi zen; halere, mesoien bidezko teoria hark bultzada handia eman zion [[partikula azpiatomiko]]<nowiki/>en arloko ikerketari. Nolanahi ere, 1947an pi mesoiaren aurkikuntza egin ondoren, Fisikako [[Nobel saria]] eman zioten 1949an.
 
=== Quarken ereduaaurkikuntza ===
Ikerketan aurreratu ahala, fisikariak ohartu ziren protoiak eta neutroiak ez zirela funtsezko partikulak, [[quark]] izeneko partikula txikiagoez osatutako partikulak baizik. Izatez, nukleoien arteko erakarpen handia quarken arteko indar oinarrizkoago baten bigarren mailako ondorioa zen, quarkak protoien eta neutroien barruan elkartuta zituena. Hain zuzen ere, 1963an quarkak aurkitu ondoren, zientzialariek egokitu egin zuten teoria, quarken arteko indar hori [[gluoi]] izeneko bosoien bitartez gauzatzen zela azalduz.
 
26. lerroa:
 
== Elkarrekintza nuklear bortitzaren oinarrizko printzipioak ==
[[Fitxategi:Oinarrizko partikulen eredu estandarra.png|thumb|330x330px|Oinarrizko partikulen eredu estandarra.]]Elkarrekintza nuklear bortitzaren azalpena materiaren oinarrizko partikulak biltzen dituen ereu estandarraren barnean egiten da.
 
=== Eredu estandarreko oinarrizko partikulak<ref>{{erreferentzia|izena=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/eredu%20estandar|abizena="Eredu estandarra" artikulua euskaraz Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan|urtea=|izenburua=|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> ===
=== Eredu estandarreko oinarrizko partikulak ===
Hogeigarren mendearen bigarren erdialdean egindako hainbat lan teoriko eta esperimentalen ondorioz, hasierako hiru partikula azpiatomikoen oinarrian beste hainbat partikula eta elkarrekintza agertu ziren. Horiek guztiak eskematikoki adierazita daude alboko taula eskematikoantaulan. Bertan partikula bakoitzari dagokion [[masa]] (<math>\text{eV/c}^{2}</math> unitatetan), [[Karga elektriko|karga]] (elektroiaren karga unitatetzat hartuta), [[Spin|spina]] eta izena adierazita, eta mota bakoitzekoak kolorez bereizita.
[[Fitxategi:QCD.gif|ezkerrera|thumb|Neutroi baten barne-egitura, ''up'' quark batek eta bi ''down'' quarkek osatua, eta indar nuklear bortitzaren prozesua adieraziz.]]
 
Taulan bi motatako oinarrizko partikulak daude adierazita: [[Fermioi|fermioiak]] (quarkak eta leptoiak) eta bosoiak (elkarrekintzaren indar-bitartekariak). Fermioiek spin ez-osoa dute, eta Pauliren esklusio-printzipioa betetzen dute. Hamabi fermioi daude, eta bakoitzak bere [[antipartikula]] du. Fermioietan, leptoiak eta quarkak bereizten dira. Leptoiei ez die elkarrekintza bortitzak eragiten, baina bai interakzio ahulak eta, karga badute, baita interakzio elektromagnetikoak ere. Hiru leptoi kargadun daude: [[Elektroi|elektroia]], [[Muoi|muoia]] eta [[Tau (partikula)|tau partikula]]. Gainerakoak, hiru neutrinoak ([[Elektroi neutrino|elektroi-neutrinoa]], [[Muoi neutrino|muoi-neutrinoa]] eta [[Tau neutrino|tau-neutrinoa]]), kargarik gabeak dira, eta interakzio ahulak soilik eragiten die. Neutrinoak oso zailak dira detektatzen, eta masarik izatekotan, oso txikia delako ustea da nagusi. Quarkak leptoiak baino astunagoak dira, eta karga elektriko frakzionarioa dute, <math>2/3</math> edo <math>-1/3 </math> aldiz elektroiarena; leptoiek, ordea, elektroiaren karga edo karga nulua.
=== Quarkak protoi eta neutroiaren osagaiak ===
 
=== Quarkak protoi eta neutroiaren osagaia<ref>{{erreferentzia|izena=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/quark|abizena="Quark" artikulua euskaraz Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan.|urtea=|izenburua=|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> ===
Quarken arteko ezaugarri bereizgarria elkarrekintza bortitza da, nahiz eta ekarrekintza elektromagnetikoan eta ahulean ere parte hartzen duten. Ez dira bakarka ageri, beste partikula batzuetan "konfinaturik" baizik. Badira hiru quarkez osatutakoak ([[hadroi]] deritze), hala nola protoiak edo neutroiak. Quark eta antiquark bat elkartzen direnean, [[Mesoi|mesoiak]] sortzen dira. Bi mota horiek ezin dira gaur egun oinarrizko partikulatzat hartu, partikula konposatutzat baizik.
 
<gallery widths="200">
Fitxategi:Protón-Estructura de Quarks.png|Protoia bi ''gorantz-''quarkez (''up'', u) eta ''beherantz''-quark (''down'', d) batez dago osaturik.
Fitxategi:Neutrón-Estructura de Quarks.png|Neutroia bi ''beherantz-''quarkez eta ''gorantz-''quark batez dago osatuta.
Fitxategi:QCD.gif|Neutroien barne-egitura, indar nuklear bortitza gluoien truke gisa adieraziz.
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Bibliografia ==
44 ⟶ 53 lerroa:
* Steven Weinberg (1994) ''Dreams of a Final Theory''. Vintage Books. <nowiki>ISBN 0-679-74408-8</nowiki>
* J.R. Etxebarria (1994) ''Teoria fisikoen oinarriak''. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) ISBN: 84-86967-57-0
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Elektromagnetismoa]]