Frans Hals: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
== Bizitza eta ibilbide artistikoa ==
 
Haren familia, espainiarrengandik ihesi, Haarlemera joan zen, eta Fransek han egin zuen bere lana. 1600etik 1603ra bitartean [[Karel van Mander]]en ikasle izan ondoren, 1610ean Haarlemgo Gilda elkartean sartu zen. [[Erretratu]]ak egin zituen, hala burgesena nola herriko jende xumearena. Keinuak eta aurpegierak margotzerakoan trebetasun handia erakutsi zuen: ''Jacobius Zaffius'' (1611), ''Descartes'', ''Pieter Cornelisz van der Mosch ''(1616), ''Edale[[Zurrutero alaia]]'', ''Hille Bobe'', ''Ijito[[Emakume neskaijitoa]]''. Halsen maisutza, alabaina, talde erretratuetan islatu zuen batez ere, eta ordu arteko moldeak eraberritu zituen, pertsonaia guztiak plano berean jarriz, maila ezberdintasunik gabe, bizitza eta mugimendua naturaltasunez jasorik: ''San Jorjeko ofizialen otordua'' (1616), ''San Jorjeko arkulari taldeko ofizialen afaria'' (1627), ''San Adriango ofizialen otordua'' (1632). 1625-1630 aldian [[Utrechteko eskola]]ko [[Caravaggio]]ren eragina bereganatu zuen. Geroago, 1640 inguruan edo, [[Rembrandt]]en estiloak erakarri zuen. Harrezkero, Halsen obrek ordu arteko oparotasun eta alaitasuna galdu zuten, eta pertsonaien psikologian jarri zuen arreta: ''Elisabet santuaren erietxeko kudeatzaileak'' (1641). Azken urteetan erakundeen laguntzaz bizi behar izan zuen. Kolore beltza nagusitu zen bere lanetan: ''Zahar-etxeko kudeatzaileak'' (1664).
 
== Lanak ==