Noto (Sizilia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
[[Fitxategi:Grezia Handia.jpg|thumb|<small><center>Grezia Handia</small>]]Hiri zaharra, [[Noto (Sizilia)|''Noto Antica'']], 8&nbsp;km. iparralderago dago, [[Alveria mendian]]. [[Sikuloak|Sikuloar]] antzinako hiria Netum zen, [[Erromatar Errepublika|erromatarrek]] [[Hieron II.a Sirakusakoa|Hieron II.ari]] utzitakoa K.a. 263.eko itunaren ondoren. [[Zizeron]]ek {{lang|la|''foederala citilas''}}<ref>(Verr. v. 51, 133)</ref> eta [[Plinio Zaharra|Pliniok]] {{lang|la|''Latinae conditionis''}}<ref>Hist. Nat. III. 8. 14</ref> izenekin aipatzen dute, hurrenez hurren. Legendaren arabera, [[Dedalo]]k hemen hartu zuen atsedena [[Jonikoa|Joniar]] itsasoaren gainean hegan egin ostean, baita [[Herkules]] ere hemendik ibili zen bere zazpigarren lana egin ondoren.
 
Erromatar garaian, Notok [[Gaio Verres|Verres]] pretoreari aurre egin zion. [[Aglabtar leinua|Arabiarrek]] konkistatu zuten K.o. 866.ean866ean. Hauek irla hiru barrutitan banatu zuten eta hauetariko bat, [[Val di Noto]] izenekoa, Noto hiriburua bilakatu zuten. Beranduago [[normandiar]] hiri aberatsa zen.
 
XVI. eta XVII. mendeetan, hiriak intelektual nabarmen izan zituen, hala nola, [[Giovanni Aurispa]], [[Andrea Barbazio]] eta [[Antonio Corsetto]] juristak, eta [[Matteo Carnelivari]] arkitektoa. [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.ak]] 1503an {{lang|la|''civitas ingeniosa''}} izenburua eman zion. Hurrengo mendeetan, hiria hedatu zen Erdi Aroko mugak gaindituz, eraikin berriak, elizak eta komentuak eraikiz. Hauek guztiak suntsituta geratu ziren 1693ko urtarrilaren 11ko lurrikararen ondorioz. Alveria mendiko hiriaren hondamendiak eragina izan zuen ekonomian, gehienbat nekazal produktuetan oinarrituta (ardoa, olioa, zerealak, arroza eta kotoia) etabaita bere artisautza ospetsuan ere.
 
Hiria berreraiki zen [[Asinaro ibaia|Asinaro ibaiaren]] ezkerraldean. [[Giovanni Battista Landolina]]k diseinatu zuen lauki-sare itxurarekin. Hiri berria [[Jonikoa|Joniar itsasoaren]] hurbilago zegoen. [[Rosario Gagliardi]], Francesco Sortino eta beste arkitekto batzuk Noto bilakatu zuten [[Barrokoa|siziliar barrokokobarroko]]<nowiki/>ko maisulan bat, [[Cesare Brandi]]k ''harrizko lorategia'' deitu zuen. Gaur egun [[UNESCO]]k izendatu du [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondarea]] beste toki batzuen artean. Eraikin berriak [[toba]] bigunarekin eginda dagoenez, eguzkiaren argiarekin eztiaren kolorea hartzen du. Katedralaren zati bat lurrera erori zen 1996an, galera handia siziliar barrokorako.
 
Hiriak, 1817an, hiriburuko estatusa galdu zuen. [[Borboi leinua|Borboien]] aurka matxinatu zen 1860ko maiatzaren 16an. Zenbait urte geroago, [[Giuseppe Garibaldi]]ri eta bere [[Alkandora Gorrien Espedizioa|espedizioari]] ateak zabaldu zizkion. Bost hilabete beranduago, plebiszitu batean Noto eta Piamonteren arteko lotura ziurtatu zen.
 
1844an, Noto apezpiku-egoitza aukeratu zuten, baina 1866an gremio erlijiosoak abolituak izan ziren, hiriko egiturekin eta eraikinekin lotura sakona zutenak.
 
Noto askatu zen faxismotik 1943ko uztailean. 1946.ean1946ean egindako erreferendumean Notok [[monarkia]]ren alde bozkatu zuen.
[[Fitxategi:Agate deunaren eliza.JPG|thumb|<small><center>Agate Deunaren eliza</small>]]
 
65. lerroa:
 
=== Aurkikuntza arkeologikoak ===
Notoko hasierako biztanleen aztarnak Erdi Aroko hiriak estaltzen ditu, harrietan induskatutako hiru ganbara izan ezik. Batean inskripzio bat agertzen da ''gimnasiumari'' zegokiona. Gainontzekoak ''heroak[[Heroon|heroonak]]'' ziren (heroiei eskainitako santutegiak). Hala ere, egindako indusketetan [[sikuloak|sikuloar]] hirugarren aldiaren lau hilerri aurkitu dira eta beste bat greziar aldikoa K. a. III. eta II. mendekoak hain zuzen. Badaude kristau aldiko katakonbak eta [[bizantziar Inperioa|bizantziar]] aldiko hilobiak ere.
Notoko sei kilometro hegoaldera, Telaro ([[Heloro|Helorus]]) ibaiaren ezkerraldean, badago zutabe bat hamar metroko garaiera, pentsatzen da [[Nizias]]en errendizioa gogoratzen duela. K. a. III. mendean, inguratzen duen zonalde laukidunean, hilobi bat indusi zuten eta, agiri denez, aurretiko beste hilobi bat suntsituz. Osteko ehorzketa Trey hiriari zegokion, 750 metro hego-ekialdera. Sirakusako aurreko-talde batena zen, beharbada K. a. VI. mendekoa.
 
== Iruditegia ==