«1981eko Gernikako Batzarretxeko istilua»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Autoritate kontrola jartzea)
'''1981eko Gernikako Batzarretxeko istilua''' urte hartako [[otsailaren 4]]an izan zen.<ref>{{erreferentzia | url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/57197/114436#epi40967 | egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]] | izenburua=Visita de los reyes Don Juan Carlos y Doña Sofía a Guernica: 1981}}</ref> [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Juan Karlos]] eta [[Sofia Greziakoa|Sofia]] Espainiako errege-erreginakerregina aldarrikatuak izan zirenetik, [[Euskal Herria]] lehendabizikoz bisitatzen ari ziren eta, egun hartan, [[Gernikako Batzarretxea]]n ekitaldi solemne bat egitekotan ziren. Horretarako, bertan [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] senatari eta diputatuak, [[Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen zerrenda|Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak]] eta [[Arabako Biltzar Nagusiak|Araba]], [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaia]] eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako]] batzarkideak bildu ziren.
 
Hasteko, [[Jose Maria Makua]] [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Diputatu Nagusiak]], [[Juan Jose Pujana]] [[Eusko Legebiltzarreko mahaiburu]]ak eta [[Carlos Garaikoetxea Urriza|Carlos Garaikoetxea]] [[lehendakari]]ak bere hitzaldia eman zuten. Orduan, erregeak bere hitzaldia hastekotan zegoenean, [[Herri Batasuna]] eta [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia|LAIA]] alderdien ordezkariek «[[Eusko gudariak (abestia)|Eusko gudariak]]» abesteari ekin zioten ukabila altxatuz. Beste hautetsi batzuk txaloka hasi ziren abestia isiltzeko asmotan. Istiluek luzaro iraun zutenez, segurtasun kideek ([[Ertzaintza]] oraindik sortzekotansortzeke zegoen) ezkertiar abertzaleak Batzarretxetik egotzi zituzten. Epaileek estatuburuaren aurkako irainak botatzeagatik eta [[desordena publiko]]agatik hurrengoak auzipetu zituen: [[Francisco Letamendia]] (istiluetan parte hartu ez zuena), [[Antton Ibarguren]], [[Miguel Castells]], [[Juan Bautista Izagirre]], [[Iñaki Ruiz de Pinedo]], [[Jokin Gorostidi]], [[Jon Idigoras]], [[Jose Ramon Etxebarria]], [[Jose Maria Alix]], [[Bernardo Javier Onaindia]], [[Santiago Brouard]], [[Javier Pérez de Heredia]], [[Xabier Amuriza]], [[Txomin Ziluaga]], [[José Luis Cereceda]], [[Guillermo Pérez López de Letona]] eta [[Severino Rodríguez de Yurre]] (Batzarretxean ez zegoela<ref>{{erreferentzia|url=http://elpais.com/diario/1983/11/24/sociedad/438476405_850215.html|data=1983/11/24|izenburua=El fiscal retira la acusación contra uno de los dirigentes de HB procesados|izena=José |abizena=Yoldi|egunkaria=[[El País]]}}</ref>), Herri Batasunakoak, eta [[Jose Andres Elosegi]] eta [[Martin Jauregi]], LAIAkoak.<ref>{{erreferentzia|izena=José |abizena=Yoldi|egunkaria=[[El País]]| url=http://elpais.com/diario/1983/11/21/sociedad/438217209_850215.html | izenburua=El juicio por los incidentes en la Casa de Juntas de Guernica se inicia hoy en el Supremo | data=1983/11/21}}</ref><ref>{{erreferentzia | izena=Tonia | abizena=Etxarri | url=http://elpais.com/diario/1983/11/22/sociedad/438303602_850215.html | izenburua=El núcleo dirigente, en el banquillo | egunkaria=[[El País]] | data=1983/11/22}}</ref> Bai Letamendia eta baita Onaindia ere [[auzi-ihes]]ean epaitu zutenzituzten.
 
1983ko azaroan [[Espainiako Auzitegi Gorena]]k auzipetuak desordena publikoagatik zigortu zituen, eta irainak botatzeagatik absolbituak izanikabsolbitu. Hala ere, 1986an [[Espainiako Konstituzio Auzitegia|Espainiako Konstituzio Auzitegiak]] epaia baliogabetu eta epaiketa berriro egiteko agindua eman zuen.<ref>[http://www.uned.es/dpto-derecho-politico/s3086.htm S.T.C. 30/1986, de 20 de febrero (Caso "Casas Juntas de Guernica")]</ref>
 
== Erreferentziak ==
2.184

edits