«Catania»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 hilabete
[[Hohenstaufen dinastia|Hohenstaufen]] dinastiaren amaieran [[Anjou]]tarrek indarrez hartu zuten hiria. Hiriko jendearekin izan zituzten gehiegikerien ondorioz, [[Siziliar bezperak]] izenaz ezagutzen den matxinada sortu zen.
 
Catania, Siziliar bezperen matxinadaren gune nagusietako bat izan zen (1282) [[Anjou|Anjouko Etxearen]] aurka, eta [[Petri III.a Aragoikoa|Petri I.a Aragoiko]]<ref group="oh">[[Petri III.a Aragoikoa]]ren emaztea Catanian jaioa zelako</ref> errege berriaren koroatzearen egoitza izan zen. XIV. mendean garrantzia gehiago izan zuen aragoiarrek Parlamentu eta errege egoitza gisa aukeratua izan zenean. Hemen sinatu zen bake itun bat 1347an, aragoiar eta anjuotarren arteko [[Siziliar Besperen Gerra|Bezperetako gerra]] luzeari amaiera eman ziona. Cataniak bere hiriburu izatearen kategoria galdu zuen XV. mendearen hasieran, Sizilia [[Aragoiko Koroa|Aragoiko Koroaren]] kide bihurtu zenean, baina jatorrizko autonomia eta pribilegioak mantendu zituen, bereziki 1282 eta 1410 bitartean.1282an, aragoitarren eskuetara pasatzean, [[Siziliako Erresuma|Trinakriako]] erresumaren hiriburu bihurtu zen [[Martin II.a Siziliakoa|Martin II]].a Siziliakoa hil zen arte. Trinakriako erresuma desagertu ondoren, Siziliak independentzia galdu eta espainiarren, saboiarren eta [[Borboi leinua|borboien]] mende erori zen.
 
1434an [[Alfontso V.a Aragoikoa|Alfontso V.a]]<nowiki/>k ''[[Cataniako Unibertsitatea|Siciliae Studium Generale]]'' sortu zuen, uharteko unibertsitaterik zaharrena.
12.570

edits