«Duzetio»: berrikuspenen arteko aldeak

15 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
 
 
== Sikuloen matxinada ==
Garai hartan, [[Sizilia]] [[Gelon I.a Sirakusakoa|Gelonen]] eta haren anaia [[Hieron I.a|Hieronen]] tiraniaren pean zegoen. [[Hieron I.a|Hieron]] K.a. 467an hil ondoren, Sirakusa demokratizatu zen. Halere, arazoak sortu ziren tiraniaren azken aldian. K.a. 460an, gerra piztu zen [[Sirakusa]] eta [[Catania]]ren artean (nahiz eta azken hau aurrekoaren kolonia bat izan). Duzetiok Sirakusari languntza eman eta gero, Catania sikuloen lurrez jabetu zelako, Catania garaitu zuten. Horren ondoren, Duzetiok Menai (gaurko [[Mineo]]) fundatu zuen eta [[Morgantina]] okupatu.
K.a. 452an, Siziliako erdialdekoa elkartu zuen eta [[Palike|Palize]] hiria fundatu<ref> LIVIO: ''Ducetius of Sicily''</ref>, non ezarri baitzen, [[Naftia lakua]]ren ondoan. Naftia bi [[krater]]rek sortutako laku sakratuak ziren, non horrenbeste [[jainkotasun]]entzat ([[Palikoak]]) santutegi bat baitzegoen<ref>CHISHOLM, Hugh, ed. (1911). [[wikisource:1911_Encyclopædia_Britannica/Mineo|Mineo]]. [[:en:Encyclopædia_Britannica_Eleventh_Edition|Encyclopædia Britannica]].18 (11th ed.)</ref>. Hiria oso azkar garatu zen babesleku bat bihurtuz ihes egindako esklaboentzat<ref> American Journal of Archaeology. ''[https://www.ajaonline.org/field-report/1362 The Sanctuary of the Divine Palikoi].'' (Kontsultatutako URL 2019.02.02)</ref>. Gerora, Duzetiok [[Etna (hiria)|Etna]] konkistatu zuen, Etna mendiko hego-mendebaldeko hiria, [[Agrigento]]ra joan baino lehen.
Nahiz eta aliatu bat izan, Duzetioren hedapenak Sirakusari kezkatu zion, baina ematen zuen sikuloa ez zela Kartago bezalako mehatxua. Halarik ere, Duzetiok, K.a. 451n, Agrigentoko [[Motio]] gotorlekua hartu zuenean, Sirakusak Agrigentori lagundu zion, sikuloa garaitu ezin bazuen ere. Urte horretan, sikuloek lortu zuten botererik handiena. Urte bat beranduago, K.a. 450ean, Nomaen porrot egin ondoren, armada sikuloa hirietatik sakabanatu zen, eta, ondorioz, Duzetiok bakarrik jarraitzaile batzuen laguntza izan zuen. Agrigentok berriro Motio hartu zuen eta Duzetio Sirakusara joan zen. Han egonda, batzar orokor batek epaitu eta erabaki zuen [[Korinto]]ra (Sirakusaren ama-hiria) betiko erbesteratzea, Siziliara inoiz ez itzultzeko.
13.434

edits