Catania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
116. lerroa:
 
Urteko batez besteko prezipitazioak 450 eta 550 mm bitartekoak dira; udako minimoa oso nabarmena da, eta udazkeneko denboraldian, berriz, maximo ertaina.
Neguan, oro har, tenperatura nahiko leunak dira, baina gaueko orduekin alderatuta, tenperatura tartea nahiko handia da, batez ere zeru oskarbia eta haize ahula dagoenean, hegoaldean eta barnealdean lurralde lautada zabal bat dagoelako, eta Etnaren presentziarengatik. Elurra oso arraroa da, Etnaren itzal orografikoagatik,orografikoak hiria iparraldeko haize hotzetatik babesten duenaduelako. Hala eta guztiz ere, noizbehinkako elurteak ikusi dira auzune menditsuetan, hiriaren iparraldean batez ere. Berrikiago, elurte laburrak izan ziren 2015eko otsailaren 9an, 2017ko urtarrilaren 6an eta 2019ko urtarrilaren 5ean, baina metaketa esanguratsuena izan zen 1988ko abenduaren 16koa eta 17koa.
Hotzaren errekor absolutua, -7°C, 1962ko otsailak 1ean lortu zen<ref>[https://web.archive.org/web/20100204192749/http://it.notizie.yahoo.com/23/20100131/tit-il-grande-freddo-si-fa-beffare-dall-6284556_1.html Luca Angelini, Il grande freddo si fa beffare dall'alta pressione, strada in salita per l'inverno,] 2020.08.10ean kontsultaturik.</ref>.
Uda luzea eta oso beroa da, batzuetan hezetasun handikoa. Kostaldean zehar tenperatura maximoak partzialki ekialdeko itsas brisaren eraginpean dauden bitartean, balio oso altuak erregistratu dira hiriaren barnealdean eta lautadan.
 
== Historia ==