Kristau-sinesbide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Kristau-sinesbide'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.bostakbat.org/azkue/index.php?t=confesi%C3%B3n&q=3 | artikulua=Confesión: denominación | entziklopedia=5000 hiztegia}}</ref> ({{lang-en|Christian denomination}}) bat eskuarki tokian tokiko hainbat eliza barnebiltzen duen kristau-taldea da, [[erlijio]] bereko beste taldeek dauzkaten sinesteetatik arinki ezberdintzen dena. Kristau-sinesbideak euren izenak, historia bereziak, antolamenduak, buruzagitzak, [[Teologia|teologia-ikasbideak]], gurtzeko erak eta, batzuetan, sortzaileak ezaugarritzen dituzte. Hitza sekular eta neutroa da, orokorrean ezarritako edozein kristau-eliza adierazteko. Gurtzapen edo sektak ez bezala, sindesbidea kristau-erlijioaren joeraren baten ataltzat jo ohi dira. Kristau-sinesbide gehienek euren burua elizatzat daukate, berriagoak diren batzuk, ostera, ''elizaz'' gain, sarri, elkarte, batzar, anaiarte eta abarrekoak ere erabiltzen dituzte. Taldeen arteko bereizketak agintaritzaren eta ikasbidearen kariaz izaten dira; [[Kristologia|Jesusen izaeraren auzia]], apostoluen ondorengotzaren aginpidea, biblia-[[hermeneutika]], teologia, [[eklesiologia]], [[Kristau-eskatologia|eskatologia]] eta aita santuaren gailentasunak sinesbide bat beste batetik bereiz dezake. Antzeko sineste, jardunbide eta historia-loturak elkarbanatzen dituzten sinesbideak kristautasunaren adarretan taldekatu ohi dira. Adarrok modu askotan ezberdintzen dira, bereziki jardunbide eta sinesteen bitartez.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Sinesbiderik gabeko kristautasun]]
 
== Erreferentziak ==