Urola Kosta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uragma (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
101. lerroa:
[[Fitxategi:Pagoetako gaina1.jpg|thumb|Pagoetako gaina eta gurutzea, [[Pagoetako natura parkea]]ren erdigunea.]]
 
Morfoegituraren aldetik ikusita, bi gune daude. Iparraldean, [[Zenozoiko|Tertziarioko]] itsasaldeko mendi saila, hau da, Igeldo-Mendizorrotzeko mendebaleko muturra; [[Oria]] ibaiak itsasoratzean sortzen duen adarrak eteten du. Handik aurrera, mendi sailak ozta-ozta jarraitzen du, Orioko gainetik, berriz ere Getariako sektore deritzanean agertzeko, hots, [[San Anton mendia (Getaria)|San Anton mendian]]n ''(Getariako arratoia)''. Sektore hori Urola ibaiaren itsasoratzeak eteten du, eta handik aurrera Mariantongo muturrean eta San Telmoko hondartzan jarraitzen du. Itsasaldeko mendikatearen hegoaldean, sakonune bat osatzen dute kanpoaldeko igarobideak (Oriako sektorea) eta Zarauzko apalguneak. Litologiaren aldetik ikusita, kanpoaldeko igarobidea tuparriz eta kare harri nahasiz dago osatua. Hemen sartzen da, hain zuzen ere, sektore hori itsasoan; horrela zabaltzen da, hondar pilaketa batek lagundurik, [[Zarauzko hondartza]]. Alderdi horretan dago baita ere [[Zarauzko diapiroa]].
 
[[Urola]] ibaia [[Aizkorriko mendilerroa]]ren iparraldeko isurialdean ([[Urola Garaia]] eskualdean) sortzen da, [[karst]]etako ur jarioen indarrez. Altzolaraz, Ibaieder (urtegia dauka), Errezil eta Urrestilla erreken urak jasotzen baditu ere, isuria batez beste ez du oso ugaria: 8,5 metro kubiko segundoko. Urola Kostan itsasoratzen da, lehenik Aizarnazabal eta gero Zumaia zeharkatuta, eta hondar multzo handiak utzirik. Eskualdeko ipar-ekialdea [[Oria]] ibaiak zeharkatzen du. Itsasoratzean [[alubioi]]zko ordoki bat osatzen du; oraindik padura txiki batzuk gelditzen dira alderdi horretan.