«Eritrea»: berrikuspenen arteko aldeak

21 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite web +erreferentzia))
t
Eritrearrak bederatzi etniatan banatuta daude: [[tigrinyak]], [[tigreak]], bilenak, afarrak, sahoak, kunamak, narak, hedarebak eta rashaidak. Etnia nagusiak lehenengo biak dira: tigrinyak, biztanleriaren % 55<ref name="cia"/>, hegoaldean bizi dira, eta tigreak, biztanleriaren % 30<ref name="cia"/>, iparraldean. Etnia bakoitzak bere hizkuntza eta kultura ditu.
 
Tigrinyera hizkuntza erabiltzen duten [[musulman]]ak iparraldeko kostaldean eta mendebaldeko lur behereetan bizi dira; [[Saho hizkuntza|sahoak]], berriz, [[Mesewa]]tik hurbil bizi dira, kostaldean. Bilena hizkuntza erabiltzen duten herri gehienak [[Keren]] aldean bizi dira; musulmanak dira, [[afar]]ak bezala, eta hego-ekialdeko kostan eta [[Dahlak uhartedia|Dahlak uharteetan]] bizi dira. Hedarebek, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko nomadak, beja hizkuntza erabiltzen dute, eta musulmanak dira gehienak. Narak eta kunamak hego-mendebaldean bizi dira, eta haiek ere musulmanak dira, baina hizkuntza nilotiko bat erabiltzen dute; Eritreako gainerako etniek, berriz, afro-asiar hizkuntzak erabiltzen dituzte. Aniztasun handi hori gorabehera, etnien arteko istiluak ez dira arazo handia izan; etiopiarrei elkarrekin aurre egiteak batasun handia eman die. Estatuak, beraz, ez du batasunik ez etnian ez hizkuntzan, eta italiarren mendean egon zen garaian ezarritakoak ditu egungo mugak.
 
=== Hizkuntzak ===
176.409

edits